Podcast

2030 Eskola Agendaren foroa berriz ere aurrez-aurrekoan egin dute hirian berdegune gehiago aldarrikatuz

Txingudi Ikastolako LHko eta DBHko Mikel eta Gurutze irakasleak


2030 Eskola Agendaren foroa berriz ere aurrez-aurrekoan egin dute hirian berdegune gehiago aldarrikatuz

Txingudi Ikastolako LHko ikasleen bozeramaleak Eskola Foroan


2030 Eskola Agendaren foroa berriz ere aurrez-aurrekoan egin dute hirian berdegune gehiago aldarrikatuz

Ikasturte honetan zortzi ikastetxek hartu dute parte Udalaren Garapen Jasangarriko arloak sustatutako 2030 Eskola Agendaren ekimenean. Eta pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondotik, aurrez-aurreko Eskola Foroa berreskuratu dute goiz honetan. Ikasleek ikasturte honetan zehar landutakoaren ondotik, haien konpromisoak eta agintariei galdegiten dizkietenak udal osoko bilkuran aurkezteko aukera izan dute berriz.

Aurtengo gai nagusia garapen jasangarriko 15. helburua izan da, "Lehorreko ekosistemetako bizitza". Eta arreta berezia eman zaie ingurumeneko larreei ez ezik, hiri-zelai, berdegune eta landareei. 2021-2022 ikasturtean zortzi ikastetxek hartu dute parte: Eguzkitza, Hirubide, Mendibil, Pio Baroja, Plaiaundi, Toki Alai, Txingudi Ikastolako LH eta DBH.

Txingudi Ikastola jasangarria

Eskola Agendako zenbait arduradunekin mintzatu gara. Eta partehartzaileen artean, Txingudi Ikastolako LHko eta DBHko irakasleekin. Eurek jakitera eman digute, Eusko Jaurlaritzak lau urtean behin berritzen duen Eskola Jasangarria agiria hirugarrenez jaso berri duela Txingudi Ikastolak. 18 urte daramate ikasleekin gaia alor guzietarik lantzen, eta belaunaldiz-belaunaldi "kontsumo kapitalistak agintzen duen gizartearen kontra" haur eta gazteengan emaitza baikorrak ematen dituen programa delakoan dira. Eskola Foroak hitza hartu duten zenbait ikaslerekin ere hitzegiteko parada izan dugu.

 

Últimas noticias

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies