Podcast

Agintaldi honetan euskararen erabilera hobetzeko oinarri sendoak jarri dituztelakoan da Irungo Udala

Miren Etxebeste, Irungo Udaleko Euskara arloko ordezkaria


Agintaldi honetan euskararen erabilera hobetzeko oinarri sendoak jarri dituztelakoan da Irungo Udala

Udaleko arlo guztien eta euskararen aldeko eragile guztien arteko elkarlana beharrezkoa dela aitortu du Miren Etxebestek, Euskara arloko ordezkariak. Baina euskararen erabilera sustatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko lantzen diharduten ildo estrategikoetan sakontzen ari direlakoan dago. 2018-2022 Euskara Normalizazio Planari esker, euskaraz dakiten langileek udaletxe barruan euskaraz egin dezaten helburua betetzen ari direla nabarmendu du. Eta udal zerbitzuen kasuan, "jubilatzeko atarian dauden langile zenbaitzuk izan ezik" orohar irundarren hizkuntza eskubideak bermatuak daudela segurtatu du. Halere, udaltzainen lanpostuetako hizkuntz eskakizunari buruzko epaiarekin kezkaturik azaldu da Etxebeste.

Nolanahi ere, euskararen erabilera emendatuko bada Irunen, udalak abian jar ditzazkeen ekimenek ez ezik, kirol, kultur eta aisialdi eragileen konpromisotik lortuko dela sinistuta dago. Zentzu horretan, agintaldi honetan abian jarritako ekimenen artean, Kalean Bai planaren biziberritzea giltzarri jotzen du Elgarrekin Ahal Duguko hautetsiak. 25 urtetik beherako gazteekin lan egiten duten elkarteekin "haien euskalduntze eta gaitasun mailaren araberako hiru abiadurako konpromisoak hitzartu" dituzte. Eta helburua da, Kalean Bai komunitatea eratzea, elkarteen arteko saretzea bultzatu eta haien eskutik jarduera horiek euskaraz egin daitezkeela erakustea, zerbitzuen katalogo bat ere sortuz.

Bestalde, eta euskara praktikan egunerokoan sustatzeko ekimenetan Haurrak Parkean programa ere nabarmendu du Etxebestek. Izenik eman gabe, parkeak erabiltzen dituzten haurrei zuzenduta begirale euskaldunen eskutik jarduerak antolatzen baitituzte. "Euskarak konpromisoa eskatzen du, baina elkarteei formakuntza eskaini behar zaien bezala, euskaraz aritzeo guneak sortu eta amua bota behar da ere", azpimarratzen du. Eta horretan ari direla segurtatu du, euskararen olatura ahal bezain bat irundar gehien batzeko estrategiak bilatzen.

Miren Etxebeste, Irungo Udaleko Euskara arloko ordezkaria Antxeta Irratian izan da xehetasunak eskaintzeko.

 

Últimas noticias

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies