Podcast

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Oihana Briones, Irungo EH Bilduko hautetsia


Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Ekainaren azkenekotan, Irungo jaietako Alarde egunaren atarian gaudela, EH Bildu udal taldeak "ausardia" eta "berdintasun konpromisoarekin ardura" galdegin die Udal Gobernuari ez ezik, udalbatza osatzen duten zinegotzi guztiei ere. Pandemiaren ondorioz bi urtez alarderik ospatu gabe egondako denboran, abagune horrek eskainitako aldaketareko aukera galdutzat ematen du koalizio abertzaleak. Baina oraindik ere garaiz dela urratsen bat emateko sinetsita dago.

Nolanahi ere, Alardearen aferan atzerapausorik ez dutela onartuko ohartarazi dute. Oihana Briones, EH Bilduko hautetsiak dioenez, "Ordua irtsi da. Berdintasunarekin gaudela ozen eta garbi esan, eta gure jokaerek hori erakutsi beharko lukete". Zentzu horretan, bi urteotako elkarrizketak-elkarrizketa deus ez dute adostu ahal izan. Eta Alarde Publikoko Juntak alkateari idatziz Irungo Udalak antolatu dezala eskatuta, erantzunik jaso ez badu ere, "hurrengo urteei begira Udalak Alarde parekidea antolatzen hasteko urratsak" eman ditzan eskatu dio EH Bilduk PSE-Elgarrekin Podemos-Ezker Batua gobernu koalizioari.

Aurten, aldiz, ekainaren 30erako azken orduak falta direla, alkateari "ausardia" eskatu dio Brionesek. "Aurten urratsa eman eta Alarde Publikoari udaletxeko balkoian harrera egin diezaiola eskatzen diogu, oraindik garaiz dabil erabakia hartzeko", dio EH Bilduko hautetsiak. Bestalde, pandemiaren bi urteetan emandako urrats sinbolikoak atzerapausorik bizi ez dezan, San Martzialgo ermitan udalak antolatzen duen botoaren ekitaldiko ordutegia egokitu dezala eskatu dute. "Bi urte hauetan udalkide guztiok ahalegina egin dugu denok batera botoa egin ahal izateko, normaltasun itxura emanez", dio Brionesek, "aurten aldiz Alarde Publikoari harrera egiten dioten udalkideek ezingo dugu, botoaren ordutegia ez delako aldatu nahi".

 

Últimas noticias

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies