Podcast

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek

Igor Enparan, Abotsanitz-eko bozeramalea


Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek

Abotsanitz Udal Taldeak informazio eskaera bana erregistratu ditu Hondarribiko Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian, azken erakunde honek azaro bukaeran eta abenduko lehen egunetan Jaizkibel mendian egindako ohiko landare-mozketa lanei buruz. Makinaria handiarekin sartu ziren eta “sekulako suntsipena eragin zuten babestutako txilardietan eta ondare arkeologikoan”. Igor Enparanek, Abotsanitzeko bozeramaleak oroitarazi du ez dela aurreneko aldia halako desmasiak eragiten dituztela. “2015ean dagoeneko salatu genuen antzeko lanetan estazio megalitikoak kaltetu egin zituztela”, argitzen du. Horiek horrela, oraingo honetan landaredian eta ondare arkeologikoan eragindako kalteak baloratu ahal izateko, Hondarribiko Udalari Ingurumen sailaren eta arkeologia teknikariaren txostena eskatu dizkiote, eta aldundiari, egindako lanen espedienteari lotutako informazio guztia.

“Ez dezagun ahaztu Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Gune gisa izendatuta dagoela Natura 2000 Sarearen barruan”, oroitarazi du Enparanek. Era berean, Europako Habitaten Zuzentarauak eta Eusko Jaurlaritzak bertako zenbait habitat babesteko neurriak ezarri ditu, errespetatu beharrekoak. Oroitarazi du ere, ondare arkeologikoa aberatsa duela Jaizkibelek: “Ezin da ahaztu azken aldian hainbat ikerketa arkeologiko egin direla, eta suntsiketaren eremuan duela 400 urteko errotarrien eta harrobiaren ustiakuntzaren aurkikuntzak egin direla joan den urtean”.

 

Últimas noticias

Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean

'Bixi Bizi' mantentzeko orientazio zerbitzuak 300 erabiltzaile osasuntsuago lortu ditu Hondarribian

Pandemian abiarazitako Irun Aurrera planaren helburuari bultzada berria emateko beste 20.000 bono

Biriatuko Ikastolak punta-puntako bertso saioa antolatu du, txikitasunetik handi amesten jarraitzeko

Integrazio gehiago lortzeko behar baldintzak eta irakasle postuak lortzeko sinadura bilketa egin dute Irandatz Kolegioan


Udazkeneko Euskaraldia arrakastatsua izan dadin lanean hasi dira dagoeneko Hondarribian 




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies