Podcast

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin

Iñaki De La Fuente, Amute-Kosta Auzo Elkarteko kidea


Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin

'Kosta Kalea Hobetzen' proiektuak aurreikusten duen espaloien zabaltzea eta bizikletari lehentasuna ematearekin ados azaldu dira, baina "funtsezkoena ez da aldatuko" haien ustetan. Aireportuko errepidea zabaltzea, eta auzoko trafikoa ez den guztia bertatik bideratzea nahiago lukete auzo-giroaren faboretan.  

Hondarribiko Udala Kostako errepidea berritzeko proiektua aintzindari gisa aurkeztu du, eta egunotan hemendik aurrera "bizikletek lehentasuna" dutela oroitarazten ari die gidariei ezker-eskuin. (https://youtu.be/LjkZuRcGtOIAldiz). Baina Amute-Kosta Auzo Elkartea ez dago erabat konforme Kosta Kalea Hobetzen proiektuarekin. Partaidetza prozesu bat egin du udalak hau adostu nahian, baina "iritziak jasotzeko bilera ez loteslea" izan dela dio Iñaki De La Fuente auzo elkarteko ordezkariak.

Proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko udalak plazaratutako informazioen arabera, "oinezkoa, txirrindularia, hiri-garraioa eta garraio pribatuaren zirkuluaren koadratura" lortzea oso baldintzatuta dago, "Kosta eta Santa Engrazia Kaleak dituzten neurriak etxebizitzen eta Arkoll auzoaren arteko distantziaren ondorioz". Baina egungo zirkulazioaren bi norabideak eta ezaugarri guztiak mantentzea erabaki dute, oinezko eta bizikleten erabilera lehenesteko irizpideak markatzearekin batera, "hiri-mugikortasunerako konponbide berritzaile eta aitzindari" gisa aurkeztuz.

Baina udalak aurrera eramango duenak ez ditu auzokideak asetzen. "Ez da irtenbide onena, gauza batzuk bai, baina beste batzuk ez daude ondo", dio De La Fuentek. Aitortzen du, espaloiak zabaldu eta bizikletari lehentasuna ematen zaiola, baina funtsezkoena ez da aldatuko haien ustetan. "Guk uste dugu inportanteena dela, aireportuko errepidea zabaltzea, zirkulazioa hortik bideratu eta auzoan apaltzeko, azken batean, auzoan bizi ahal izateko". Halere, proiektua gauzatu eta zein emaitza emango dituen esperoan dira auzotarrak.

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies