16 Ene, 2023
Manolo Mane eta Iñaki Baselga irundarren omenez festibala antolatu dute Anti-Regimen talde mitikoaren partaideekin. Garai hartako bertsioak gogoratu eta norkbere punk-rock proiektu berria aurkeztuko du Tunk aretoan.
Duela urtebete pausatu ziren eta Irunen oso maitatuak ziren Manolo Mane eta Iñaki Baselga omentzeko festibala antolatu dute haien senide eta lagunek. Anti-Regimen taldeko zaletu amorratuak ziren, eta datorren urtarrilaren 21an Irungo Tunk aretoan omenduko dituzte horreka. ANTI-REGIMEN taldean ibilitako hainbat kide oholtzatik pasako dira 1984-1990 urteen arteko ibilbideari errepaso bat emateko.
Berez, 80. hamarkada erditsutik 2006. urtean banatu ziren artean oso punk-rock banda aktiboa izan zen, eta Miguelon (ahotsa), Rafa (kitarra eta koruak) eta Edu (bateria) taldekideek ibilbide musikala jarraitu dute euren kabuz gero. 1986an KORTATUko Fermin Muguruzaren laguntzarekin maketa grabatu zuten, 'Ya no puedes ir...', 'Heroína', 'Oh de un pueblo', 'Donde están', 'Zorra', 'Ya está bien', 'Bebe', 'Realidad sin fin', 'Ataca', 'No encontrarás tu lugar' eta 'Su guerra' kantuekin. Eta 1990an 'Aun recuerdo' LPa sortu zuten Basati Diskak etxearekin.
Punk-rock oihartzun berriak
Mikelon, Anti-Regimen taldeko abeslariak, eta gaur egun EUSKAL BASTARD taldean ari denak azaldu digunez, talde mitiko hartan ibilitako partaide bakoitza norbere ibilbide musikala egin du ondoren. Eta festibalean bakoitzak bere azken proiektua taularatuko du. Hala, JEREMIAH Irungo bakarlariak disko berria aurkeztuko du Tunk aretoan, KAOS KOOPERATIV Bidasoaldeko Punk Hardcore, WE talde irundarra ere ariko da, eta ZIRT ZART talde berriaren aurkezpen kontzertua izango da festibalean ere.
Bestalde, MALOS TIEMPOS BASTARDOS, EZIN IZAN edo EUSKAL BASTARD taldeek ANTI-REGIMENEKO bertsioak eskainiko dituzte. Eta bukaeran talde hartyako partaide guztiek parte hartuko dute emanaldian. "Halere, argitu behar da ez dela Anti Regimen taldearen kontzertu bat izango, bertsio desberdinak baizik", dio Mikelonek.
Sarrerak 5 eurotan izango dira Tunk aretoan bertan, eta festibala 20:00etan hasiko bada ere, 19:30etan zabalduko dituzte ateak.