Podcast

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea


Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Hamarkada bete du Arma Plaza Fundazioak herriko ondare historikoaren ezagutza bultzatzen, eta ikerketari bide ematen. Hamar urte hauetan egin ekimen askoren artean, hitzaldiak, bisita-gidatuak, erakusketak, argitalpenak, ikasleentzako unitate didaktikoak, Ezagutu Zure Hiria programa, Ondareari buruzko Foroak, ikerketa-lanak, Enrike Lekuona Beka, Mariñel Itsasontzia mantentzeko lanak, parrokia-elizako kanpaien kontserbatzea eta bertako artisautza sustatzea eta fundazioaren dendan balioan jartzea nabarmendu dituzte.

Txomin Sagarzazu alkateak argi du "tresna dinamikoa eta eraginkorra" izan dela urteotan bisitariei begira ez ezik, herriko jendeak bertako ondarea ezagutu eta "ezagutuaz maitatzen ikasteko". Ikerlari, eragile eta herritarrekin kooperaziorako tresna ere izan dela dio. Eta horrela jarraitzeko asmoa duela.

Ekintza bereziak ospatzeko

Izan ere, pandemiarengatik eten egin behar izan zuten 'Ezagutu Zure Hiria' hitzaldi eta bisita gidatu tematikoak urrian berreskuratuko dituzte. Baina urtemuga ospatzeko ere, hiru ekintza antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Herritarrentzako nabarmenena behar bada, udako hilabeteetan Alde Zaharreko bisita gauez egiteko aukera. 'Argi gauak' lelopean, uztailaren 8tik aurrera, ostiralero gaueko 22:00etan proposatuko dute. Hondarribiko arkitektura eta historia batera erakusteko argi-itzalen jokoa erabiliko dute, gauaren konplizitatea bilatuz, pertsonaia ezagunak, monumentuak, kortsarioen istorioak eta bestelako kondairak entzuteko aukera eskaini nahi dute gauak eskaintzen duen aparteko eszenatokian. Hondarribiarrentzat dohainik izango da, eta gainerakoentzat 10 eurotan. Ohartarazi dutenez, 12 urtetik gorakoei gomendatua.

Bestalde, uztailaren 7an eta 8an EHUren Udako Ikastaroetako bat egingo da Hondarribian, Arma Plaza Fundazioarekin elkarlanean antolatua dagoena. Kultur ondarearen babesean zentratuko da eta izen-ematea doakoa izango da 10. urteurrena dela eta.

Últimas noticias

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies