Indarkeria sufritzen duten emakumeen prozesuetaz jardun gara Eli Olaskoagarekin. Ama egiteak indarkeri matxistarekiko zaurgarriagoa izatea ahalbideratzen du? Indarkeriaren prosezuetan epaia eta kulparen pisuaz mintzatu gara Elirekin saio honetan. Eli psikologa eta secologoa da, Errenteriako emakumeen etxean psikologa lanak egiteaz gain ahalduntze tailerrak ere eskeintzen dituen eskarmentu handiko emakumea da. ·
Ama egiteak indarkeri matxistarekiko zaurgarriagoa izatea ahalbideratzen du? Ze prozesu eta nola sentitzen dira emakumeak indarkeria pairatzen dutenean? Garazi Plazaola Irule abokatuak kooperatibako kidea da. Emakumeak justiziaren aurrean jartzen gareneko prozesuetan bidelaguntza eskeintzen duen kooperatiba. Sarearen garrantziaz eta sistemaren oztopoetaz jardun gara saioan, baita kooperatiba sortzearen arrazoiak ere mahaiganeratu dizkugularik.
"Amek ez dute liburua" hizpide literaturan amatasunaren ausentziaz mintzatu gara elkarrizketan. Idazle emakumeen presentziaren pertzepzioaz eta ama izateaz haratago amez beteriko jendartean amatasunaren inguruko istorien faltaz. Goiatz Labandibarrek idatzitako liburuan istorioen protagonistak dira, beharrezkoak ditugu eredu ezberdinak?
Ama izan eta izan ez diren datuen bilketaz eta demografiaren irakurketaz hitz egin dugu Dornaku Lantz Solbesekin. Datuak era bere erabilerak iruditegi kolektiboan izan dezaketen pisuaz eta bere erabileraren garrantziaz ere. Historikoki amatasunaren pertzepzioaz.Baita ama eta ama ez izatearen bizitzak nola baldintzatzen duen datuen ausentziaz ere hitz egin dugu.
M Ama eme ume, liburuaren inguruan mintzatu gara Estitu Fernandez Maritxalar ea Erika Lagomar Pombar-ekin. Zerk bultzatu zituen erreferente ezberdinez osatutatako testigantza liburua idaztara? Zer suposatu du beraientzat bidean topatu dituztenak eruen ibilbide propioan? Liburuaz eta amatasunaz hitz egin dugu saio honetan.
Familia egoera tradizionaletik at hezitzeaz hitz egin dugu Saioa Iraolarekin. Familia nuklearraren eredua birpentsatzen gaude? Bi ama izatea izateaz ama tribua izateko aukeraz hitz egin dugu Saioarekin, mugimendu feministaren ekintzailetzatik gogoeta elkarbanatu digularik.