Podcast

Aurten Borderline Fabrika kultura zaleen geltokia izango da ostiralero

Ander Fernandez, Borderline Fabrikako kidea


Aurten Borderline Fabrika kultura zaleen geltokia izango da ostiralero

2016garren urtean SNCFak Akitaniako tren geltokietako hainbat lokal huts proiektu kooperatibo eta herritarrendako bideratzeko ekimena jarri zuelarik, egungo Borderline Fabrikaren hazia erein zuten Hendaian. Artista kolektiboen arteko lantegi partehartzaileetan gogoetan hainbat urte eman ondotik, 2021eko udaberrian ernaldu zen proiektua. Eta ateak zabaldu zituenetik, bere bigarren ikasturte osoa abiatzera doa.”Berez aurreneko ikasturte osoa izanen da”, argitzen du Ander Fernandezek, pandemiaren oztopo guziak gainditu ondotik, iazko udan taberna itxi behar izan zutelako, ”baina proiektua aitzina doa”.

Izan ere, aurten dantza, zirku eta antzerki ikastaroak antolatu dituzte, eta Geltoki auzoa biziberritzeko asmotan, urrirako Laugarren Harria ezartzeko jaialdia ere prestatzen ari dira.

Aurtengo berritasun nagusia, aldiz, ostiraletako kultur proposamena izango da. Borderline Fabrikako kideak dioenez, ”jendeak kulturaz gozatzera etortzeko ohitura har dezala nahi dugu”. Horretarako, ostiralero disziplina artistiko desberdin bat proposatuko dute Hendaiako tren geltoki ondoko euren aretoan.

Denboraldi berria aurkezteko, irekiera ekitaldia antolatu dute irailaren 23an (17:00etan taberna irekita), ostiralarekin, eta Inti Santana kubatarraren kontzertua izango da 19:00etatik aurrera. Irailaren 30ean, aldiz, ‘Finisterre’ antzezlana aurkeztuko du Imanol Espinazo artistak.

Últimas noticias

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies