Auzotik herrira, herritik auzora

Irun, Bidasoaldeko hiria, Gipuzkoako bigarrena da. Hiria zentzu guztietan: Jatorri aniztasuna, desberdintasun ekonomiko nabariak, dentsitatea eta sormena lurralde zati txikian pilaturik.

Azken mende erdian, hiriaren egitura espazial propioaren gainean, eta jatorri zein klase aniztasunak zeharkaturik, auzo gune ezberdinak sortu ditugu irundarrok. Pio XII, San Miguel, Larreaundi, Katea zein Behobia, egunerokoan bereizi ditzakegun “lekuak” dira. Lekuak zentzu espazial baina baita antropologikoan ere: identitateak sortzen dituzte, hirian gure gune ezagun dira, bertako jaiak elkarrekin ospatzeko tarte. Auzoak babes gune izan daitezke horrela lantzen badira, elkar bizitza komunitarioa indartzeko eskala.

Egun irunen 19 auzo desberdindu ditzakegu eta bertan lan egiten duten 19 auzo elkarte. Elkar harremanerako Oiaso federazioa ere aipagarria. Hau, gure hiriak duen ondare aktibo garrantzitsua da. Denok dugu honen kontzientzia baina... Ber-pentsatu daitezke auzoak, auzo elkarte eta auzo-gintza Irun hobetzeko? Hobetu dezakegu gure hiriaren gobernantza auzoei pisu gehiago emanez?

Erantzun baikor baten bidean, horiexek dira, “Irun auzoetatik hobetzen” lana gidatzen dituzten galderak

Podcast

Hirietann auzoen protagonismoa aztertzen Iker Eizagirre

Manu Garcia

Manex Ralla ekialdeko

Maider Martiarena

Jose Angel Apaolaza Udakiola herripe auzo elkartea



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies