Podcast

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Aritz eta Oihane, Baleak elkarteko kideak


Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Aurtengoan 14 sagarnotegik eta 15 elkarte eta herriko eragilek bat egingo dute hirierdian, Baleak elkarteak antolatutako Sagarno Egunean. Ekainaren 3an 18:00etan eginen dute idekitzea, zapia estreinatuz, eta Herri Urratsen aldeko elkartasun taloarekin, besteak beste.

Iaz berrikuntza garrantzitsu batekin itzuli zen pandemia ondoko aurreneko edizioa, festa eremua Errepublika plazan ez ezik, hiri-barne inguruetan dauden elkarteetako egoitzen karriketara ere zabaltzea. Urrats hori emanik, aurtengoan ere, Askatasunaren karrikatik hasi eta Portu karrikaraino Baleak, Gaztelu Zahar, Alaiak eta Zarpai Bandaren egoitzak ere izango dira erreferentzia nagusiak. Eta haiekin batera euren postuak izanen dituzten Bagera elkarte feminista, Entzun, Gure Ikastola, Biriatuko Ikastola, Bidasoa Etorkinekin, Enbata gaztetxea, LAB sindikatua, Txiki Txoko, HendaiaKoop, Labore Txingudi, ACE talde ekologista eta Mintzaian euskara elkarteak. Arratsaldeko 18:00etan eginen dute idekitzea Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariekin. Eta Auntxa Trikitixa eta Kuxkuxtu Txarangak animatuko dute besta ondoren.

Bestalde, orotara, 14 sagarno desberdin dastatu ahalko dira. Arabako Iturrieta (Aramaio), Bizkaiko Uxarte (Zornotza), Nafarroako Linddurrenborda (Lesaka) eta Lapurdi zein Gipuzkoatik ekarriko dituzte. Ordozelai (Oiartzun), Ola (Irun), Zapiain, Bereziartua, Larrarte eta Gurutzeta (Astigarraga), Antsoborlo (Hendaia), Beltzenia (Urruña), Ihitia (Sara), Bidasoako Sagardozaleak eta Kamino Berri (Biriatu).

Aurtengoan zapia ere izango du Hendaiako Sagarno Egunak, eta 17:30etan zabalduko dute edalontzi, pintxo eta talo salmenta. Zentzu honetan, Herri Urratsek aurten izan dituen galerak arintzeko Elkartasun Taloa proposatuko du Baleak elkarteak bere egoitzan.  

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies