Podcast

Bidaia musika ikuskizuna Beran eskainiko dute asteburuan

René Zugarramurdi, Hendaiako herriarteko orkestraren zuzendaria eta Bidaia musika ikuskizunaren sortzailea


Bidaia musika ikuskizuna Beran eskainiko dute asteburuan

Hendaiako herriarteko orkestrako zuzendaria den René Zugarramurdik sortu duen “Bidaia” musika ikuskizuna emanen dute larunbat honetan, irailaren 23an, 20:00etan Berako Toki Ona kiroldegian. Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako hitzordua da, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

René Zugarramurdi hendaiarrak sortu du, bere osotasunean, Bidaia musika ikuskizuna. 200 musikarik baino gehiagok parte hartzen dute emanaldian, tartean eskualdeko zenbait abesbatzek. Zugarramurdik gidatzen duen Hendaiako herriarteko orkestrarekin batera, Hondarribiako Eskifaia abesbatza, Irungo Iga abesbatza, Kanboko Arraga abesbatza, Lesakako Giltzarri abesbatza eta Algortako Bihotz Alai abesbatzak ariko dira kantari.

Bost zati ditu ikuskizunak, musikaren historiako bost momentu islatzen dituztenak: leizeetako aitzinako erritualak, erromatarren eta arabiarren garaiak, Nafarroako Erresumetako aztarnak, XIX. mendeko industria iraultza eta baserrietatik hirietarako migrazioa eta gaur eguneko musika. Erritmoak eta melodiak aldatzen joanen dira historian zehar bidaia eginez. Musikaz gain, irudiek ere testuinguruan jarriko dute publikoa. Aitzinetik aipatutako abesbatzez gain, ikuskizunaren azken zatian, Berako Labiaga Ikastolako haurrek osatutako abesbatzak ere parte hartuko du, etorkizuneko musikaren lekukoa beraiei utziz, keinu sinboliko batekin.

Nafarroako Gobernuko laguntzarekin, Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldi hau ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude, 7 euroan, Berako Purienea dendan, Lesakako Telletxea estankoan edo entradium.com webgunean. 

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies