Bidasoa Attak! Punk-an eta honen inguruko estiloetan oinarritutako saioa da, beste musika elektriko motei muzinik egin gabe. Garage-tik Grindcore-ra, Pop-etik Industrial-era, 60. hamarkadatik gaur egunera eta beti ere Punk ainitzez bustita.
Aitor Perezek aurkeztuta.
Saio hontan, euskal maketei eskeinitako atalari ekingo diogu, gaur, maketa bakarrari hain zuzen. Maketa hau IPAR ROCK 90 izanen da. Garai batean Euskal Herriko iparraldeko taldeen lehiaketak egiten ziren herriz herri, ondotik final haundi bat ospatzeko, 1990. urtean BIZKARREZURRA, KANABERA, TRUKES, PRESTUAK, LES TROLLS eta ZEIN ERE taldeak iritsi ziren finalera, nork irabazi zuen? Ze inporta du, horrelako dokumentu itzela gure garaietara iritsi bada, gainera Niko Etxart haundiak ekoitzia izan zen
Gaurkoan, azkenaldian kaleratu diren estilo ezberdinetako disko interesgarri batzuk entzunen ditugu, Bartzelonako PIORREAH eta KAOSS URBANO, Gipuzkoako LIE DETECTORS eta ÜTHER, Bizkaiako ZIKIN, Mexikoko MESS, Quebec-eko BOSQUE ROJO edo Andaluziako LA URSS
Pete Shelleyren heriotzaren ondotik, Steve Digglek BUZZCOCKS-ekin jarraitzea eta disko berri bat grabatzea erabakitzen du, disko honi buruz arituko gara eta ondoren finlandiako PUHELINSEKSI, AINO & HAJONEET eta LASTEN HAUTAUSMAA talde interesgarrien lan berriak entzunen ditugu
Azken asteetan Valentziako lurretatik sortutako hainbat talde entzuteko parada ukan dugu, gaurkoan trilogia isteko LA RESISTENCIA taldeari eskeinitako monografikoa entzun ahalko dugu gure uhinetan. Musika on eta hitz bikainak zituzten, baina ez ziren oso urrun iritsi, disko bakarra kaleratu zuten eta duela urte gutxi inoiz grabatu ez zituzten kantuak berreskuratu zituzten eta itzulera txiki bat egin zuten. Beraz, gaur, LA RESISTENCIA
Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan kantu eta disko berriak entzunen ditugu, Zaragozatik igorri diguten GEN taldearen kanturik berrienak, Poloniatik EYE FOR AN EYE hardcore taldearen disko berria, Montpellierretik gure eskualdera etorri beri diren ALL BORDERS KILL taldearen kaleratu berri duten lana edo hiri bereko eta duela gutxi bisitan izan genuen ANTICLOCKWISEn disko berria, ondotik CUIR frantziarren demoak biltzen dituen biniloa synthpunk dibertigarriarekin, baita berreskuratua izan den Brasilgo MERCENARIAS taldearen 1986 urteko lehen diskoa eta Finlandiako PYHAKOULUren diskografia biltzen duen binilo bikoitza ere.
Gaurko saioan "No Thanx" zigilu gipuzkoarrak berriki kaleratu duen "Zarata Erasoa" izeneko kasetezko bilduma entzungo dugu, bertan Euskal Herriko 19 talde biltzen dira, 57 kantu basati eskeiniz, Kaset honen lehen argitarapena kaleratu bezain fite agortu zen eta bigarren bat prestatzen ari dira. Bertan GAITZE, HONDARTZAKO HONDAKINAK, SEMEN, INFEKZIOA, AIHOTZ, KARKABA, DEPOSITO DE CADAVERES, SLEVY, METRALLETA, REPRESION, ERNIA, CITIZEN KANE, DICTADURA, CRIMENTAL, PSICOTERROR, DISWAR, HELL DIVISION, MOTORASTOLA edo NO SANCTUARY topa daitezke
Kaixo Attakzaleak! Nazioarteko punk bildumen artean klasikoa den "Screaming for a better future" seriaren atal berria entzunen dugu, bostgarrena hain zuzen, 2022 urte amaieran kaleratu zena, bertan Alemania, Eskozia, Ingalaterra, Australia, Argentina, Polonia edo baita Euskal Herriko taldeak topa daitezke, esaterako DIE SCHWARZEN SCHAFE, THE RAMONAS, LARRU BELTZAK, EYE FOR AN EYE, LOS DISCKOLOS, RAMROD, ZOTZ!, ZONA 84, NIXDA!, ALIEN FIGHT CLUB, KEINE AHNUNG, PATSY STONE, DEAD ALREADY edo THEILEN.
Kaixo Attakzaleak! Duela gutxi, 1982-1989 tartean Valenciako taldeak biltzen dituen "Xe! Pank!" bilduma kaleratu du Polze de la Mort zigiluak kasete formatuan. Bilduma hontan COMPLICES, REGIMIENTO SPANSUL, N.E.S., ASPIRANTES A LA HORKA, INCOMPATIBLES, 1ª KOMUNION, ABUSOS Y RUINAS, GARROTE VIL, KAOSS, LA RESISTENCIA, SADE, LAS TERRIBLES, INTERTERROR, GARAGE, EXTASIS eta ALCOHOLICOS CRONICOS taldeak entzungo ditugu.
Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan FRITES MODERN talde herbeeretarra gogoratzen hasiko da saioa, ikusitako kontzertu batzuekin jarraitzeko, bertan jo zuten SONS OF DECAY, ENCABRONATION, HELLTZALES, CAMPAMENTO RUMANO, SOCIAL DISTORSION edo CAPSULA entzunez, amaiera emateko Beasaingo DELIRIUM TREMENS talde basatia eta EZIN IZAN entzungo ditugu.
Bidasoa Attak! 2022 12 08 Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan Poloniatik datorren " Prowadz mnie ulico!!!" streetpunk bilduma entzungo dugu, bertan THE ANALOGS, NOWY SWIAT, KOMETY, ANTIDREAD, VESPA, BERI BERI, BANG BANG, KASTRACJA, EYE FOR AN EYE, EXIT FROM HELL edo SKAMPARARAS izango dira entzungai
Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan 1983. urtean kaleratu zen "Afrika Corps" bilduma hegoafrikarra entzungo dugu, bertan WILD YOUTH, ULTRA WHITE LOVERS, DEAD BABIES, GAY MARINES, WILD JUSTICE,PRIVATE FILE, POWERAGE, ROTORS, WARSPIKE eta LEOPARD entzunez, NATIONAL WAKE taldearekin bukatzeko.
Bidasoa Attak! 2022 11 10 Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan Mexikoko punkaren aitzindari izan zen DANGEROUS RHYTM taldearekin hasiko dugu saioa, ondotik Mexico eta Peruko talde zaratatsu eta ustelak biltzen dituen "Brutales Matanzas" bilduma mexikarra entzuteko, bertan MASTURBATOR, LOS MARGARITOS, LOS MONJO, 3 AL HILO, LOS NASSIS, INSERVIBLES, KILLER CASSETES, RATAS DEL VATICANO eta CRIMEN taldeak entzungo ditugu.
I REFUSE IT! Italiar hardcorearen erreferentzietako bat da, baina hardcorea jorratzeaz gain pausu bat gehiago eman zuten haien soinuari teklatu, saxo edo soinu efektuak sartuaz, hortaz gain, erritmo eta tonalitateekin experimentatzea maite zuen taldea zen, berezko soinu berezia lortuz, beraz gure Bidasoa Attak! Saio hau I REFUSE IT! Taldeari eskeinia izanen da.
Bidasoa Attak! 2022 10 26 Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan urte luzez galduak eta ahantziak egon diren eta berriki berreskuratu diren talde batzuen grabazioak entzungo ditugu, esaterako MALENA Y BELCEBU madrildarrak, NEGATIVO donostiarrak eta INFARTO oreretarrak, ZARAMA bizkaitarrekin amaitzeko.
Bidasoa Attak! 2022 10 20 Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan, urte luzez galdua egon den eta berreskuratua eta konpondua izan den "Molde Punx Go Marching Out" bilduma norbegiarrari begiratua emaen diogu. 1983 urtean kaleratua izan zen kasete formatuan eta gaur egun binilo bikoitzean birkaleratua izan da, bertatik NEVROSE, LYDMYR, MAKK, PARANOIA, STYGGE FOT, FORBUDT UNGDOM, SKABB, PERMAFROST, PSYKISK TERROR, ANFALL, BANNLYST eta PIGGTRAD taldeak entzungo ditugu.