28 Ene, 2022
Behe Bidasoa eskualdeko eta Baztango hainbat euskatzale bildu dira Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida Zubian 22. KORRIKAk gure eskualdea zeharkatuko duen ibilbidea aipatzeko. Eta bide batez, KORRIKAn parte hartzeko moduak askotarikoak direnez, norbere herriko batzordeetan parte hartzeko deialdia luzatzeko. (Irungoa baieztatu dute otsailaren 11n). «Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta, horregatik, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu», argitu dute.
Amurriotik Donostiarako bidean, gure eskualdean apirilaren 9an eta 10ean ibiliko da. Eta aurtengo 22. KORRIKAN Bidasoa ibaiaren alde bateko zein besteko bizilagunok lekukoa berriz ere elkarri eman ahal izatea berri ona dela nabarmendu dute. «Goiz eta arrats, euri nahiz laino, ilargi zein eguzkipean. Aldi berean, mezu sekretua eskuz esku pasako da Bidasoa ibairen barrena Donostiarako bidean utzi arte, beste behin ere, euskarak mugarik ez duela erakutsiz».
Horra gure eskualdean Korrikak egingo duen ibilbidea eta ordutegiak. Xehetasun gehiago korrika.eus/eu/ibilbidea eta bere APP-an Androiderako (https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.korrika) eta IOSerako (https://apps.apple.com/es/app/korrika/id594215660)
APIRILAREN 9an
APIRILAREN 10ean