Bidasotarrak gurseko kontzentrazio esparruan

Gurs-eko kontzentrazio esparruan kokatu gara, bertan izandako Bidasoko bizilagunetaz jakiteko xedez. Irun eta Hondarribiatik ihes egin ostean eta Frantziar estatuan barneratuta errefuxiatu asko Gurs inguruan kokatu ziren edota Gurs-eko errefuxiatuen esparruan barneratu ziren. Hala ere, 40. hamarkadan, Vichiren Frantzian Gurs inguruan kokaturiko errefuxiatu, ijitu eta judutarrak “jendaila”-tzat hartu zituen erregimenak eta errefuxiatu esparruan atxilotu zituzte, esparrua kontzentrazio gune bihurtuz. Entzun eta ikasi iraganaz

Podcast

Peli Lekuona Gurseko konzetrazio esparrutik

Gurseko kontzentrazio esparrura bertara joan da Peli Lekuona lankidea, Hezizerb elkarteak, Irungo Pio Baroja ikastetxearekin batera antolaturiko ateraldi batekin. Lekukotasuna bildu dugu bertatik


Gurs Markos Sodupe

GURSeko kontzentrazio esparruan 7000 euskal herritar preso izan ziren,Bidasoa eskualdeko herritar ugari eta hauetatik askok Alemaniako kontzentrazio esparruetara eraman zituzten. Askatasun-arte elkarteak Hondarribiko udalaren laguntzarekin Gurseko konzentrazio esparruaren inguruko ziklo bat antolatu zuen. Markos Sodupe bertako kide izan zen eta harekin hitz egin dugu.


Bidasotarrak Gurseko kontzentrazio esparruan

Gurs-en egondako eskualdeko errefuxiatuak izan ditu protagonista erreporti sakon honetan.




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies