Bidelagun

Minbizia eta eritasunak berarekin dakarren armiarma sarea azaleratu nahi izan ditugu aurtengo Bidelagun egitasmoan. Hala, minbizia modu zuzenean pasa duten eta pasatzen ari diren hainbat emakume ezagutu ditugu. Mikrofono aurrean, taboorik gabe biluzteko ausardia izan dute denek. Izan Inarri elkartea izan dugu bidelagun, bertako sortzaileak eta berau bizitzako sustengu gisa erabiltzen duten sorginen laratza ezagutu dugu. Mibiziarekin bizi arren, mibari bizia gailentzen dion espazioa.

Podcast

Eider eta Maiderrekin, minbiziaz eta minaren biziaz

Bapatean metastasia duten bi emakume handirekin hitz egiteko aukera izan dut. Galderak egitea bera oso zaila egin zait. eta irakaskuntza handia izan haiek entzun ahal izatea. Bizitza kalitateaz, zaintzaz, heriotzaz.... denetarik hitz egin dugu. Esker hitzak soilik ditut beraientzat. 


Lia Ramosekin minbiziaz eta irakaspenaz

Nikaraguarra da Lia. Euskal Herrira iritisi eta berehala jakin zuen minbizia zuela. Pentsa, hitz hauekin bakarrik, aurkezpen ttiki honekin soilik oilo ipurdia jartzen zait niri. Etxetik milaka kilometrotara, bakarrik... berak ordea, ezpainetan irririk galdu gabe kontatzen du. magia du Liak begietan. Indar berezi bat.


Sandrarekin minbiziaz

Ziztada bat sentitu zuen Sandrak bulerrean ohean zegoela. Barne alarma piztu zitzaion berehala. Pandemia bete-betean. Frogak egin eta aste batzuetara esan zioten, baietz,  minbizia zuela, izen abizenekin berak dioen bezala.  Sandra taldeko irria dela diote. Eta bai, badu distira berezi bat aurpegian.


Olatz Merkadere Etxaberekin minbiziaz

Bapatean minbizia deskubritzen duen emakume bat ezagutu dugu. Orain teorikoki osatua dago, minbizia harrapatu ziotenean berriz, oso ongi eta osasuntsu sentitzen zen... Alabari bularra ematen ari zela deskubritu zuten minbizia, biek elkarrekin.


Izan Inurri elkarteaz Julene Illarramendirekin

Oso gazte zela galdu zuen ama Julenek. Galeraren haritik tiraka Izan Inurri elkartea otu zitzaion. Egokiena, bere solasaldia entzutea duzue.




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies