Podcast

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Ander Fernandez Jauregi eta Imanol Espinazio Lopez, proiektuaren eramaileak


Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Bidasoa ibaian hondoratuko duten kapsulak, etorkizunari 14 minutuko mezua helaraziko dio. Ekologiaz, hirigintzaz, gerrari buruz, gure historiaz, kulturaz edota euskararen etorkizunaz adituek egindako gogoetak eta hendaiarren iritziak bildu dituzte audio formatoan.

Itsasora botila batean botatzen den mezu bat bailitzan, kapsula Bidasoa ibaian hondoratuko dute ekainaren 10ean (11:00etan) egingo duten ekitaldi sinbolikoan. Avenida Zubiaren erdian, Irun-Hendaia arteko mugan geratuko da betirako, ala aurkituko duten ondorengoentzako. Balizko etorkizun horretan topatuko duenak gaur egungo gure Bidasoa eskualdearen berri euki dezan helburua “fikzioa” dela aitortzen badu ere, “batek daki etorkizunean zer gertatuko den, eta ideia horrek hasieratik kitzikatu gaitu” dio Ander Fernandez Jauregik, Borderline Fabrikako kideak.

Haatik, funtsean, etorkizunari buruz eta gure bizitza finitoaren gainean hausnartzeko ariketa praktiko bat izan da ‘Ostemponuna’ (Etorkizuna orain, esperantoz) proiektua. Hendaiako hamaika txokotan 2022ko otsailetik 2023ko maiatza bitartean herritarren iritziak grabatu dituzte, eta AEK euskaltegian, Casa Esperanza dendan eta herriko etxe ondoko liburutegian egindako hiru irratsaiotan adituen azalpenak audioan grabatu dituzte.

Orain, denbora kapsula prestatzen ari dira. Igor Obeso beira-puztutzaileak bere Landetxa-Katea auzoko tailerrean egindako beirazko kapsula denboran bidaiatzeko prest izango dute ekainaren 10erako.

Proiektuaren baitan, liburuxka eta disko binilo bat ere plazaratu dute, Borderline Fabrikan (Hendaiako tren geltokian) eskura daitezkeenak, eta gehiago jakin nahi duenarentzat www.ostemponuna.com webgunean topatuko du informazio guztia 2028 urtera bitartean. Ondoren, ataria desaktibatu eta Bidasoa ibaiaren hondoak gordeko du etorkizuneko belaunaldientzako mezua. 

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies