Bortxazko lanak Behe Bidasoan

Behe bidasoko errepide eta ubideetan kokatuko gara, azpiegitura hauek, bortxaz, eraiki zuen jendea eta hauei buruzko ikerketak ezagutzen. Jaizkibel mendia itsasaldetik zeharkatzen duen G-3440 errepidea, Gaintxurizketa eta Arkaleko gainak lotzen dituen GI-2134 errepidea, Irun eta Erlaitz lotzen dituen GI-3454 errepidea edota Irungo Ama Xantalen, Korrokoitz eta Santiago auzoa zeharkatzen duen ubidea bortxaz lan egitera behartuak zeuden pertsonek eraiki zituzten. Ikerketen arabera, 8000 langile ibili ziren eraikuntza lanetan. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gogora instituzioa izan dira egitasmoaren babesleak. Eta Ines F. Monje lankideak burutu ditu elkarrizketak.

Podcast

Irungo Marcelo Usabiaga gudariaren semea Miguel, aitaz hitz egin digu

Miguel Usabiaga Irungo Marcelo Usabiaga gudariaren semea da. Gudaria preso zegoela, eskualdeko hainbat errepideetan lan egin zuen. Irun inguruko faxisten beldurraren ondorioz, lekualdatzea eskatu eta Arroako errepidea egitera bidali zuten.


Aiala Oronoz "A pico y pala" liburuarekin solasean

“A pico y pala” liburuaren idazlea da Aiala Oronoz. Ferrocarriles y Construcciones A.B.C enpresak Irunen eraiki zuen kanalari buruz hitz egin dugu berarekin


Lezo eta Guadalupe arteko errepideaz Etxetxo Lezoko Memoria historikoaren elkartearekin

Joxe Luix Agirretxe Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeako kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Lezo eta Guadalupe arteko errepidearen oroimena landu dute beraiek, eta horretaz aritu gara berarekin


Mikel Mendizabal Kattin Ttiki elkarteko kidea

Oiartzungo Kattin Txiki Elkartearen kidea da Mikel Mendizabal. Talde honek Lesaka eta Ergoien arteko GI-3432 errepidea bereziki landu arren, Oiartzungo Gaintxurizketa eta Arkale arteko eta Irun eta Pikoketa arteko errepideei buruz mintzatu gara harekin.




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies