Podcast

Emakumeek euren lekua aldarrikatzen dute Hendaiako kale izendegian

Itziar Varela, Bagera Elkarteko kidea


Emakumeek euren lekua aldarrikatzen dute Hendaiako kale izendegian

Kaleei pertsonen izenak jartzen dizkiete ohore egiteko asmoz, edota herritarrentzat eredu izan daitezen. Eta kaleen izenak sinbolikoki garrantzitsuak direla jakinda ere, emakumeen izena dutenak eskax dira. Hondarribiko Emeki elkarteak, aldiz, herriko zenbait historialarirekin elkarlanean bultzatuta, Amalur, Martxoak 8, Sare Konpontzaileen plazak, eta Bienvenida Emazabel edota Agustina Genuak euren lekua bilatu dute. Irunen ere, Maria Juncal Labandibar olerkilaria Behobian present egoten lehendabizikoa izan zen aspaldi. Baina Memoria Historikoaren Legearen aitzakiarekin, kale izendegi frankistaren ordezkatzeko Maritxu Anatol, Martxoak 8 edota Poxpologileen emakume kolektiboen izenak ohoratu zituzten ere.

Hendaian, aldiz, bi kale baizik ez daude emakumeen izenak dituztenik, eta horietariko bat Edurnezuri kalea da (Lizardi gaineko Walt Disney karrikaren aldamenean). Hau aldatzeko borroka abiatu berri du Bagera elkarte feministak M8aren bueltan. Joan den astearteko manifestazioan, Avenida Zubiaren Hendaiako sarreran dagoen espazio idekiari Kasilda Hernaez Vargas plaza izendatzeko afitxa ezarri zuten ekintza sinboliko gisa. Hau berrizendatzeko eskaera luzatu diote Hendaiako Herriko Etxeari, baina momentuz ezezkoa jaso dute. Halere, ekimena abian da, eta lanketa egiteko asmoa adierazi diete.

Bask'Ellles elkartearekin Hendaian eta Urruñan eramandako lanari esker 30 bat izen eta proposamen bildu dituzte. Eta manifestazioan horien izenekin afitxak ezarri zituzten beste hainbeste karriketan.

Urruñan, Daniela Albizu

Hain justu, ekimen honi lotutako erakusketa ikusgai dute egunotan Urruñako Posta gelan. Bask'Elles elkartearen emakume esanguratsu edo entzutetsuei buruzkoa. Kasu horretan, Daniela Albizu militante feminista urruñarraren figura nabarmendu dute.

Últimas noticias

‘Gure Zirkua’-k Hondarribian bildutako arrakasta Bidasoan gora errepikatzeko Beran izango da

Plaiaundi Hendaiarekin lotuko duen bidegorria ere, aurki egokituko dutela segurtatu du Irungo EAJk

Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Trantsizio ekologikoa erraztuko duen laborantxaz ariko dira Baleak elkartean ostegunean

Aitor Elexpuru: "Iazko suteen ondotik, Bidasoaldeko herrien arteko lankidetza azkartu egin da"

Aurrekontu Irekiak ekimenak bi egun hartu ditu eskualdeko herritarren bozkak aurrez-aurre biltzeko



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies