Podcast

Eman izan diren 'voyerismo' kasuak sahiesteko kiroldegiko aldagelak egokitzeko eskatu du Emekik

Tamara Sastre, Emeki Emakume Elkarteko lehendakaria


Eman izan diren 'voyerismo' kasuak sahiesteko kiroldegiko aldagelak egokitzeko eskatu du Emekik

Azken urteotan Hondartza kiroldegiko zenbait bazkidek eskatu izan duten bidetik, aldagelen segurtasunaren inguruko kezka helarazi dio Emeki elkarteak kiroldegiari idatzi baten bitartez. Elkarte batek egindako eskaerak erabiltzaileek egindakoa baino indar handiagoa izango duelakoan baitaude. Elkarteko presidentak, Tamara Sastrek azaldu digunez, emakume eta gizonezkoen aldagelak bata bestearen aldamenean daude, eta horrek egoera desatseginak sortzen ditu. Izan ere, paretak ez daude goraino itxitak, eta "urteotan jakin badakigu eman direla argazkiak edo bideoak egiteko saiakerak, eta horrek kezka sortzen du askorengan". Egoera horiek kudeatu badira ere, aldageletan ez da inolako aldaketarik egin orain artean. Eta kiroldegiak ateak zabaldu zituenetik 25 urteren ondoren “irtenbide bat merezi” dutela gaineratu dute.

Elkarteak argitu duenez, ez dute inorren kontra joan nahi, emakumeen intimitatea babestu eta halako arazoak sahiestu baizik.

Udal garbitzaileekin bat

Bestalde, Emeki elkarteak asteotan herrian oihartzun handia izaten ari duen udal garbitzaileen lan gatazkari buruz, bere kezka eta sektore feminizatua den heinean, sustengua ere adierazi nahi izan du. Maiatzaren 18az geroztik greban dira, eta ISS enpresak eta udalak negoziazioak desblokeatzeko asmorik agertu ez dutenez, ekainaren 30a arte luzatu dute grebaldia. Sastrek argitu duenez, "lan baldintza duinak eskatzen dituzte, eskaera zilegia da, denok merezi ditugu eta berdintasunaren izenean gure herriko ikastetxe eta udal zerbitzuak garbitzen dituzten langile horien aldarrikapenekin bat egiten du Emekik ezinbestean".

Azpikontratako enpresa honentzat lan egiten duten 21 langileek ehunka herritarren sustengua jaso dute egunotan, 500 sinadura baino gehiago bilduaz, baita grebarengatik hunkituak diren ikastetxeetako gurasoen elkarteen partetik ere.

 

Últimas noticias

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies