Podcast

Erlaitzako bidexka berria luhizi arriskutik aldenduta egin dezaten, lurrak departamenduari utzi dizkio Urruñako herriak

Filipe Aramendi, Urruñako auzapeza


Erlaitzako bidexka berria luhizi arriskutik aldenduta egin dezaten, lurrak departamenduari utzi dizkio Urruñako herriak

Eric Spitz prefetaren aginduz Ziburu, Urruña eta Hendaia lotzen dituen Erlaitzako oinezkoendako bidean ibiltzea debekatuta geratu zen 2021eko azaroan definitiboki. Itsasbazterreko errepide honetan izandako luiziek edo lurjauziek segurtasuna mehatxatzen dutela argudiatu zuen prefeturak. Izan ere, joan den 2021eko irailaren 28an egindako azken azterketa geologikoek ondorioztatu zuten, "lurjausi arrisku handia" dagoela.

Urtero 270.000 oinezko bisitari jasotzen dituen bide horri alternatibak bilatu dizkiote. Eta bidexka berria irekitzeko herriko lurrak departamenduaren esku uztea deliberatu du Urruñako herriko kontseiluak. Bidexka hori Hendaiatik eta Ziburutik ere iragango da, eta beraz, haien oniritzia beharko da bidexka berria uda aitzin ideki ahal izateko. Duela urte eta erdi itsasbazterrean emandako lurjausi larriaren ondorioz, bidexka hetsi egin zuen prefetak iaz segurtasun arrazoiak zirela medio. Baina hala eta guztiz ere, badira pertsonak arrisku handiarekin bertatik pasatzen direnak.

Orain asmoa da, uda aitzin bidexka berria idekitzea. Baina egungo errepidearen barnekaldera egingo lukete departamenduak hala deliberatzen badu. Gogoan hartu behar da, halere, Urruñako herriak jarrera argia adierazi duela bidexka hortaz haratago, Erlaitzako errepideari buruz. Iritzi desberdinak daude, Hendaiako eta Urruñako herriko etxeek ez baitute ikusmolde berbera autoen bideari buruz. Baina etorkizun hurbilean hau hesteko beharra ikusten du Filipe Aramendi Urruñako auzapezak.

Azaldu digunez, ekainaren 1ean Euskal Herri Elkargoan bilkura bat eginen da, errepide horri buruz mugikortasun sindikatuak egindako zirkulazio azterketaren emaitzak jakinarazteko.

Tokiko baratzak, bertako eskola eta zahar-etxeetan

Bestalde, ekonomia zirkularra bultzatzeko eta herriko etxeak kudeatzen dituen zahar etxe eta eskoletako jantokietan bertako ekoizleen mozkinak baliatzeko, “Un plus BIO” sarean sartzea ere erabaki du Urruñako herriak. "Janari sano eta iraunkor bat eskaintzeko helburua dugu herrian, bertako baratzeguneak bultzatuz", nabarmendu du Aramendik.

Hortaz gain, kontseilu bukaeran, Zokoako auzoan egitekoa duten pagatzeko aparkalekuaren proiektua gibelatzen dutela iragarri du auzapezak. Proiektua haserrea piztu du herritarren artean, eta kezkak entzun ondoan proiektua lantzeko denbora gehiago hartu eta biztanleekin kontzertazio gehiago bilatuko dute datorren urtean zehar.

Últimas noticias

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies