Podcast

Eskola bideak oinez eta bizikletaz seguruago egiteko erronka dute Hondarribian

Kaixa Silanes, Ingurumen eta Agenda 2023eko udal ordezkaria


Eskola bideak oinez eta bizikletaz seguruago egiteko erronka dute Hondarribian

Mugikortasun jasangarriaren aldeko trantsizioa eztabaida eta kezka pizten ari da Hondarribiko herrian. Kalez Kale Hondarribia Hobetzen hirigintza proiektuak, besteak beste, bidegorriak herriko 14 kale edo eremu nagusienetan integratzea bilatzen badu ere, emaitza ez da denen gustokoa suertatzen ari. Kosta kaleko bidegorri berria estreinatu denetik, bi istripu eman dira bizikletak tartean zirela. Atzo txirrindulari bat, eta joan den astean 9 urteko neskatxa bat ere zauritua suertatu baitzen. Sare sozialetan sortu duen zalapartaren aurrean, Udal Gobernuak adierazi du "udaltzainekin kontrastea egin eta gero, istripuok ez dutela Kosta kaleko eraldaketarekin zerikusirik izan".

Hurrengo urratsak 'Kalez Kale'

Modu batean zein bestean, 'Kalez Kale Hondarribia Hobetzen' proiektua aurrera darrai. Eta Kostan bezala, Donosti kaleko lehen fasea behin eginda, hurrengo urratsak Baserritar Etorbidea eta Sabino Arana kale inguruak izango dira. Kalixa Silanes Ingurumeneko zinegotziak iragarri duenez, Sabino Arana, Pasaia, Irun kaleak eta Bidasoa ibilbidean ere, "Egiluze ikastetxeko sarbidea oinez eta bizikletaz seguruagoa bilaka dadin" lanak burutuko dituzte.

Era berean, Baserritar etorbidearen ezkerreko espaloia zabalduko dute patinetean eta oinez doazten haurrak erosoago joan daitezen, metro bat zabalera irabaziz, eta kotxeen erraila estutzeaz gain, abiadura moteltzeko plataformak ezarriko dituzte. Izan ere, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planak (PMUS) haurrak eta gazteak eskolara oinez edo bizikletaz seguruago joan daitezen helburua du. Eta horren harira, ostegun honetan bertan Talaia Alai proiektua aurkeztuko dute Mugikortasun Mahaian. Talaia institutuko areto nagusian egingo dute 18:30ean, denei irekia. Silanesek azaldu duenez, "lau bilera egin dira hasierako proiektua hobetzeko, Talaiako ikastetxearen, Balazta elkartearen eta inguruko bizilagunen ekarpenak bilduta". Iragarri duenez, Gabriel Aresti kaleko bidegorria eta zenbait lotura hobetu egin dira azken zirroborrotik. Eta horren ondorioz, udal ordezkariak uste du, aurkeztuko duten proiektua definitiboa izango dela.

Hiri eredu aldaketa

Dena dela, herritarren ohitura aldaketak beharko direla eman ohartarazi du zinegotziak. "Eskola sartze-irteera orduetan haurrak eskolako atariraino eramateko ohitura dago, baina hausnartu beharko genuke ea egokia ote den", dio Silanesek. Izan ere, alternatibak funtzionatzen duelakoan dago. "Geroz eta haur gehiago txirrindan doaz eskolara, bizikleteroak jarri ziren eta gehiago jarriko ditugu betetzen direlako, seinale ona beraz", azaldu du.

Irizpide horietan sakontzeko helburuarekin, Mugikortasun Mahaia ez ezik, urriaren 19an 18:30ean, 'Eskola-bidea. Mugikortasunaz haratago' hitzaldi-topaketa antolatu dute udal areto nagusian ere, Marta Roman adituarekin. "Kotxeentzako hiri-ereduak haurrtak kaleetatik kanporatu egin dituela" salatzen du aditu honek, eta horri alternatibak aurkeztuko ditu mugikortasun jasangarriaren bidetik.

 

Últimas noticias

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies