04 May, 2022
“Terapia”, Odei Barroso urruñarraren lehen lan luzea dagoeneko kalean da. 15 kantu biltzen dituen lanak, trap eta drill erritmikarekin landutakoak dira, eta bi urteko lanaren emaitza da. Apirilaren 22an aurkeztu zuen Urruñako Itsas Mendi zinegelan bere proiektu berria. Eta lehendabiziko kontzertua Arrasaten emango du maiatzaren 5ean.
Rap musikak Euskal Herrian usadio handirik ez badu ere, bertsolaritzatik musikara 2 zio taldean aritu ondoren, orain estetika eta erritmo berriak lantzeko jauzia eman du Barrosok, Jo Olascuagarekin osatzen duten Alkimia Prod-ekin ekoitzirik. Berak erran digunez, ez du eskola zaharra ukatzen, baina probatu nahi zuen berria. Hala, lan intimoa dela eta autoekoizpenaren eskutik sortuta, intuitiboki jo du "modu inkoszientean" kritika soziala eta gai ezberdinak jorratzen dituen lan honen osatzera. Aipatu digunez, free stylean eskarmentua bazuen ere, beat maker izatera ere pasa da oraingo honetan.
Disko berria plataforma digitaletan entzungai da eta lehen kontzertua Arrasaten eskeiniko du maiatzaren 5ean eta ondotik, Maiatzaren 13an Donapaleun eta 20an Baionako Zizpa gaztetxean izanen da.