Podcast

Euroeskualdearen eraikuntzan euskarak mugak apurtzeko joka dezakeen papera aztergai izan dute Ficoban

Beñat Irasuegi, OlatuKoop sareko kidea


Euroeskualdearen eraikuntzan euskarak mugak apurtzeko joka dezakeen papera aztergai izan dute Ficoban

Marie Heguy-Urain, Euroeskualdeko hiritartasuna proiektuen arduraduna


Euroeskualdearen eraikuntzan euskarak mugak apurtzeko joka dezakeen papera aztergai izan dute Ficoban

Bai Euskarari elkarteak antolatutako EnpreSarea Foroan euskarak duen mugazgaindiko kohesiorako gaitasuna aztertu dute Irungo Ficoban. “Euroeskualdeko hiritartasun” proiektuen baitan, administrazio publikotik hasi eta enpresa mundura, bi lurraldeetako harremanak sustatzeko ahuleziak eta indarguneak izan dituzte hizpide.

Euskal Herriaren egoera berezia da. Arrazoi askorengatik, baina horietariko bat bi “estatupean” egoteak egiten du berezi. Honek, Euskal Herri mailako lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak ekartzen ditu, administrazioen eskumen eta egituraketa, legeak, diru-laguntzak, lan egiteko moduak... desberdinak direlako Bidasoaren alde bietan.

Hori kontuan hartuta, «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen baitan foroa ospatu dute Irungo Ficoban maiatzaren 24an. Lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan-harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertu ahal izan dute bertan bildutako enpresa, kooperatiba, erakunde publiko eta eragile desberdinek. Horretarako, alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertzeko helburuarekin BAI Euskarari elkarteak jardunaldia antolatu du FICOBAn. Bidasoaren bi aldeetako enpresen testigantzak jaso zituzten bertan. Beñat Irasuegi, OlatuKoop sareko Talaios Koopeko kidea Translan proiektuari buruz izan dugu gurean bere esperientziaren berri emateko. Bestalde, Marie Heguy-Urain, «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen kudeatzailearekin ere mintzatu gira, lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez aritu baitzen bertan. 

Últimas noticias

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies