Podcast

Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean

Maite Agirre, Mintza praktika batzordeko koordinatzailea


Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean

Bi urtez ezin ospatu ondotik, Euskal Herriko Mintzalagunen urteko besta Hendaian antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak ekainaren 5ean. 30 urte betetzen dira “mintzalagun taldeak” sortu zirenetik. Eta dinamika azkartu baizik ez da egin, gaur egun, Euskal Herri osoan zabalduak daude. Azken datuen arabera, 6.000 pertsonatik gora biltzen baitira astero aurrez-aurrekoan. Eta pandemiak topagune hauek arriskuan jarri dituen heinean, alternatiba eraginkorra bilakatu den bilera telematikoen bitartez beste 1.000 lagun dira euskara praktikatzeko interneta baliatzen dutenak.

Ikasturteari amaiera emateko, egun osoko egitaraua prestatu dute Hendaian. 'Probatu ez duenak ez daki zer den hau” lelopean, aurtengo Mintza Egunak Euskal Herri osoko mintzalagunen taldeak bildu nahi ditu, eta Maite Agirrek, Mintza praktika batzordeko koordinatzaileak azaldu digunez, Hendaiako Mintzaian euskara elkartearekin elkarlanean prestatu dute. Hendaian zehar bisita gidatuak, bertso emanaldia, haurren txokoa, herri bazkaria, mintza poza jolasa eta erromeria 'Imuntzo eta Beloki'ren kontzertuarekin.

Aurtengo Mintza Egunak ere badu beste gehigarri bat, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak Federazioak proposatuta, gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek parte hartzeko baliabideak jarriko dituzte

Herri bazkarian izena emateko edota egitarauari buruzko informazio guztia eskuratzeko: www.mintzalaguna.eus webgunean sartzea besterik ez duzue.

 

Últimas noticias

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies