16 Mar, 2022
Irungo Ficoba erakustazokak pandemiaren ondorioak atzean uzten hasiak ditu. Kontuan hartuta 2020ean urte erdi azokarik antolatu gabe iragan zuela, COVIDari aurregiteko murrizketa neurriak arintzearekin batera berreskuratu du bere ohiko jarduera. 2019an jarduera bakotsan batezbestean 1.090 bisitari jaso zituen bitartean, murrizketa neurriak izan direla medio 320 lagun bildu dituzte iaz. Eta orotara 84.000 bisitari. Halere, 2021ean 23 milioi euroko eragin ekonomia izan du Bidasoaldean.
Azoka berriak ere izango dira. Apirileko lehenbiziko aste hondarrean, adibidez, A Babor sektore nautikoaren azoka izango dute estreinekotz.
Koldo Nausia lankideak Ficobako arduradunekin hitzegin du.