Podcast

Garbitzaileen gatazkan konponbidea exijituko dute bihar kalean, eskolako espazioak ixten hasi diren bitartean

Karol Sainz de Vicuña, Talaia guraso elkarteko kidea


Garbitzaileen gatazkan konponbidea exijituko dute bihar kalean, eskolako espazioak ixten hasi diren bitartean

Talaia eskolako gurasoak eta zuzendaritza udal ordezkariekin bildu ziren atzo. Aterabide gutxi eman zizkien gobernu taldeak, baina urria bukaerarako enpresaren eta langileen arteko akordiorik itxi ezean, neurriak hartu beharko dituztela aitortu die alkateak. 

Talaia Eskolako zuzendaritzak eta guraso elkarteko lau kidek bilera izan dute asteazken honetan udaletxean, udal garbitzaileen grebaldiaz eta ondorioetaz mintzatzeko. Txomin Sagarzazu alkatea, Kalixa Silanes Hezkuntza ordezkaria eta Juan Mari Altunarekin bileran, udalak lan-gatazkaren aterabidea Precon ISS Facility Services enpresak eta ELA sindikatuak ordezkatutako langileen arteko negoziaketan dagoela berretsi zien. Baina udalak urria bukaeran markatu omen du epemuga bestelako erabakiak hartzeko. Arazoa da, negoziazioa hondartu egin dela aste honetan. Eta enpresak langileak irailaren 29an hitzartu bazituen ere, Precoko hurrengo bilera urriaren 4 ala 5era atzeratu egin dela azkenik.

Aste honetan gatazka honen negoziazioetan zeresana duten eta ondorioak jasaten dituztenen arteko alde guztiak bildu dira elkarren artean hiru egunetan. Baina egoerak bere horretan jarraitzen du. Eta bistan denez, bi aste luze dituzte aurretik eskoletan, egoera dagoen bezala pairatu beharretan.

Lemixiko gela itxierak

Baina zikinkeria pilatzen doa Satarka, Biteri eta Bordari eskoletan. Eta ondorioak nabarmenak dira egunerokoan ikasleentzat eta irakasleentzat. Egoera okertu egin da irailaren 12ko eskola sartzetik hona, eta joan den astean klaseak jolastokian emateko erabakia protesta gisa hartu zuten bitartean, Talaiako zuzendaritzak jakinarazi du, dagoeneko irakasle eta umeen osasunarekin pentsatuz, aurreneko gelak itxi edo kondenatzera behartuak ikusi direla. Hain justu, eskolako HH2-3 urteko sehaska gela eta HH4-5 psikomotrizitate (salto gela) gela ixteko erabakia hartu dute dagoeneko.

Gogoratu, bestalde, Talaiako gurasoek ostirala honetarako greba deialdia bere horretan mantentzen dutela "ahal bezainbat zarata sortzeko helburuarekin". Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen sustengua jaso dute Irundik azken orduetan ere, bertara hurbiltzeko deia eginez. Hitzordua Biteri Eskolan emana dute, irailak 23an 17:00etan 'Eskolako zaborra udalaren ardura' lelopean.

Últimas noticias

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies