Podcast

Garbitzaileen gatazkaren korapiloa askatu beharrean, gehiago estutuko duen erabakia salatu du Abotsanitzek

Garbitzaileen gatazkaren korapiloa askatu beharrean, gehiago estutuko duen erabakia salatu du Abotsanitzek

Gaurko Udalerri Batzordean ISS Facility Services enpresarekin 2021eko abenduan izenpetutako kontratua urtebetez luzatzeko onartu egin dute udal gobernuak proposatuta. Erabakia urriaren 27ko udalbatzan berretsi beharko dute. 

EAJ udal taldeak gehiengoa duenez, onartutzat eman daiteke, baina oposizioko Abotsanitz udal taldeak gogor salatu du erabakia, "Talaiako hezkuntza komunitatearen haserrearen erdian eta udal garbitzaileen 8 hilabeteko aldarrikapenei erantzun gabe" hartutako erabakia delako. Igor Enparan bozeramalearen arabera, sekjtore feminizatu honen baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berririk izenpetu gabe kontratua luzatzearekin, "lan baldintza prekarioetan jarrai dezaten hautua egin du EAJren udal gobernuak". Eta beraz, bost hilabetez luzatu den greba jarrai dadin baldintzak besterik ez dira ematen.

Oposizioko udal taldeak iragarri duenez, kontratua bera salatu eta bertan behera uzteko alternatiba eramango du udalbatzara. Hilabeteotan kontratuaren ez betetze bat eman delako. Eta hilabeteotan guztietan, "ISS presionatu eta hitzarmena lehenbailehen sinatzeko exijitu ordez, enpresaren alde" aritu izana leporatu dio udal gobernu taldeari.

Gatazkaren luzatzea, enpresaren faboretan

Gogoan hartu beharbaita, urriaren 24an biltzekoak direla enegarren aldiz, langileen eta ISS enpresako ordezkariak PRECOko negoziazio mahaian. Baina urriaren 13ko azken bileran enpresak aurretik egindako %5eko soldata igoeraren proposamena atzera bota, eta %0,75ekoa eskaini ondoan, negoziazioa erabat blokeatuta aurkitzen dela une honetan.

Bitartean, udal bulego eta eskoletako garbitzaileek 153 egun daramatzate greban, eta denbora honetan guztian, enpresak negoziazioa blokeatzen aritu dela salatu izan du ELA sindikatuak Antxeta Irratian behin baino gehiagotan: "enpresaren logika eta estrategia izan da, denbora irabaztea kontratu luzapena eman dadin behartzeko". Hau gaurkoan baieztatu egin dela deritzo Abotsanitzek.

Halere, 2021eko abenduan izenpetutako kontratua urtebeteko lau luzapen egiteko eskubidea gordetzen du Hondarribiko Udalak. BEZa barne, urtero 1.171.681€ko kostua duen kontratua izanik.

Anartean, Talaiako guraso elkarteak alkateari egindako biltzeko deiari erantzuna eman die Txomin Sagarzazuk. Urriaren 26ean bilduko da gurasoekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, bilera horretan ez dira elkarteko ordezkariak bakarrik izango, guraso guztiei deia luzatu baitiete garbitzaileen lan-gatazkari buruz behar azalpenak eskatzeko. Joan den apirilaz geroztik garbiketa greba pairatzen dute Satarka, Biteri eta Bordari eskoletan. Eta hainbat klase egun jolastokian antolatu dituzte dagoeneko, protesta gisa ez ezik, eskola barruetan pilatuta dagoen zikinkeriatik aldendu nahian. "Egoera jasanezina bilakatu da, eta guraso askoren haserrea lan-gatazkaren korapiloaren tamainakoa da", nabarmendu dute guraso elkartetik. 

Últimas noticias

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies