Podcast

Garbitzaileen grebak mugagabe bilakatzeko arriskua du

Xabier Etxaniz, ELAko ordezkaria


Garbitzaileen grebak mugagabe bilakatzeko arriskua du

Hondarribiko udal bulego eta ikastetxeetako garbitzaileek hilabetea beteko dute greban aste honetan. Maiatzaren 18az geroztik ez dute ez udalarekin, ezta ISS azpikontrata enpresarekin negoziaketarik egin ahal izan. Eta ELA sindikatuak argi du prozesu luze baten estrategian murgilduak daudela halabeharrez. Xabier Etxanizek, ELAko ordezkariak azaldu duenez, "lan gatazka batean administrazioarekin halako prozesu batean sartzen zarenean eredu politiko batekin topo egiten duzu, eta eredu hori da ahalbideratzen ez duena akordio bat eman dadin". Izan ere, kosta egiten ari zaie negoziaketa martxan jartzea. Baina Antxeta Irratian aditzera eman dutenez, lan gatazka hasi zenetik lehen aldiz Txomin Sagarzazu alkatearekin bilkura lortu dute astearte honetan 18:30ean.

Halere, asteotan grebalariek aurrera eramandako mobilizazio dinamika azkarrak lan gatazkaren sozializazioan eragina dutelakoan, "tinko" jarraituko dute. Eta alkatearekin bilera aurretik ere, 17:00etan elgarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean.

Greba eskubideak zanpatzeagatik salaketa

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak inspekzio bat egin zuen joan den ostiralean Satarka, Biteri eta Bordarin egoera zein zen ikusteko. Txosten horren esperoan dira salaketa aurkezteko. Izan ere, ikastetxeetan garbitzaile grebalarien lana ordezkatu egin delakoan dira. Zenbait ikasgela eta pasiloetako garbiketa maila ez delako lau asteko greba baten ondorioz beharko lukeena.

Ekainaren 30a arte luzatu zuten grebaldia. Baina ELAko ordezkariak iragarri duenez, aterabiderik atxeman ezean "udan zehar greba mugimenduak segida izango du, eta irailan ikasturte berriarekin mugagabe bilakatzeko aukera dago". Dena dela, ikastetxeetatik haratago doa grebaren eragina. Gogoan hartu behar baita, Kasino Zaharra, udal liburutegia eta beste hainbat udal bulegoetako garbiketa egin ohi dutela langile hauek.

Herritarren sustengua dutela azpimarratu dute. Orain arte 900 sinadura bildu baitituzte herrian.

Últimas noticias

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies