Gazte-klip: Musika-banda berrien irratsaioa
Pausumedia GKE-ak hasieratik bultzatutako proiektu eta egitasmo gehienak Antxeta Irratiaren lankidetzarekin garatzen ditugu. Hortaz irratia tresna egokiena bilakatu da kolektibo ezberdinekin garatzen ditugun proiektuen zabalkundea ziurtatzeko. Gazteria arloari dagokionez, urteak daramatzagu aisialdia, gazteria, euskara eta berdintasun baloreak uztartuko lituzkeen egitasmo berri bat sortzeko asmoarekin. Oraingoan, « Gazte klip» egitasmoarekin, musika banden inguruan proiektu berriak sortzen ari diren gazteei zuzendutako proiektua prestatu dugu. Musika banden inguruan ehunka gazte biltzen dira eta kolektibo horrekin lan egitea garrantzitsua dela pentsatu dugu.