22 May, 2023
Belaunaldi desberdinetako ehunka lagunek Irungo hirierdia okupatu zuten larunbatean kontzertu ibiltariarekin, “Hipotekatuak nahi gaituzte, Okupatu!” lelopean.
Zarata musika taldeak giroturik, Lakaxita gaztetxearen kontzertu ibiltariak hirierdia okupatu zuen larunbata arratsaldean. Haur, gazte eta heldu, ehunka lagun bildu zituen gaztetxearen 19. jai aldarrikatzaileak, oraingo honetan, “Hipotekatuak nahi gaituzte, Okupatu!” lelopean. Udalak Igande Sasoi ekimenetarako Colon ibilbidea trafikoari itxi ohi badio, oraingo honetan gaztetxea izan zen, kalea okupatu eta ekintza aldarrikatzaile honekin musika eta giroa irundarrengana eraman zuena. Luis Marianoko lorategietara iristean, Zabaltza plaza aurrean, geldialdia egin zuten ere, eta bertan drag bingo showa eskainiko zuten Alicia Kiss eta Garazy Fantasy irundarrek.
Hasierako urteetan Jaion festak harridura pizten bazuen ere, Alaine Aranburu Etxegoienek, Lakaxita gaztetxeko kideak giro ona eta irundarren partetik begirunea lortu duelakoan dago. Belaunaldi desberdinak batzen ditu gaur egun, eta gazteen aldarrikapenak hirierdian oihartzun eduki dezatela garrantzitsua dela uste du.
Las Tipex, Eskiula 20 eta Las Sexpeares taldeek animatu zuten gaztetxeko gaualdia.
Entzun erreportaia