Podcast

Gobernukideen arteko haustura irudikatu da Hendaiako udal aurrekontuen kontseiluan

Richard Irazusta auzapezordea


Gobernukideen arteko haustura irudikatu da Hendaiako udal aurrekontuen kontseiluan

Letizia Navarron Hendaia Biltzen taldeko bozeramailea


Gobernukideen arteko haustura irudikatu da Hendaiako udal aurrekontuen kontseiluan

Tentsio handia bizi izandu zen atzoko Hendaiako herriko kontseiluan. 40 miloi euroko udal aurrekontua onartu zuten, baina azken hilabeteotako udal gobernu koalizioaren gatazkaren haustura irudikatu zen. Agintean diren bi taldeen gehiengoaren bozkarekin beharrean, Kotte Ecenarro auzapezaren zerrendaren baiezko bozka soilarekin onartu baitzen. Gobernukide den Hendaia Biltzen zerrenda abertzaleak ez baitzuen bozketan parte hartu.

Letizia Navarron, Hendaia Biltzeneko bozeramaileak azaldu digunez, Kotte Ecenarro ez da gobernu akordio errespetatzen ari, eta egoera zuzentzen ahalegindu badira ere, etxebizitza politiketan bezala, eguneroko komunikazioa eta harremanetan ere hamildegia nekez salbatu daiteke. Horrez gain, haien arabera, abertzaleek teorian dituzten ardurak ez dira errespetatzen, eta Hendaia Biltzenek eskutitz bidez galdegin dio Kotte Ecenarrori udal ardurak berrikusi eta zehazteko eskaera.

Bestalde, udal aurrekontuen osaketan ere ez dutela parte hartzeko aukerarik izan salatu dute. Auzapezaren zerrendako Richard Irazusta auzapezordeak, aldiz, hau ukatu egin du, eta larritzat jo du abertzaleen jarrera eta ez bozkatu izana «hendaiarren interesen aurka sistematikoki» ari direla leporatuz.

Letizia Navarron, Hendaia Biltzen taldeko bozeramailea eta Richard Irazusta auzapezordearekin mintzatu gira.

 

Últimas noticias

‘Gure Zirkua’-k Hondarribian bildutako arrakasta Bidasoan gora errepikatzeko Beran izango da

Plaiaundi Hendaiarekin lotuko duen bidegorria ere, aurki egokituko dutela segurtatu du Irungo EAJk

Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Trantsizio ekologikoa erraztuko duen laborantxaz ariko dira Baleak elkartean ostegunean

Aitor Elexpuru: "Iazko suteen ondotik, Bidasoaldeko herrien arteko lankidetza azkartu egin da"

Aurrekontu Irekiak ekimenak bi egun hartu ditu eskualdeko herritarren bozkak aurrez-aurre biltzeko



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies