Ixabel Millet
Adi! Adi! Zuk, gure mitologian murgiltzeko gogoan duen horrek!
Adi! Zuk, gure kulturaren ezagutza sakontzeko nahi duen horrek!
Adi! Elkarrekin ongi pasatzeko...
...horretarako sortu baitut programa hau!
Kulturaren oinarrian den gure mitologiaz mintzatuko naiz: kontzeptuak argituz, jeinuak aurkeztuz, pertsonaiak ezagutuz, haien arteko harremanak zehaztuz… eta, jakina, mito bat edo beste kontatuko dut. Mitoak, bai, mitologia mitoekin egiten baita. Edo ipuin bat... elezahar bat...
Adi! Adi!