Podcast

Han-hemengo farfailarien topaketarekin ekingo dio Emekik urriko bigarren hamabostaldiari

Tamara Sastre, Emeki elkarteko presidenta


Han-hemengo farfailarien topaketarekin ekingo dio Emekik urriko bigarren hamabostaldiari

Hondarribiko emakumeen elkarteak hainbat hitzordu antolatu ditu datozen egunetarako. Urriaren 20ean Toti Martinez de Lezea gonbidatu dute 'Itsasoko Emakumeak' bere liburuari buruzko hitzaldia ematera. Baina aurretik, igande honetan probintzia desberdinetako farfailariak (bolillo enkajea) bilduko ditu Kasino Zaharrean. Laugarren aldia da Emekik topaketa hau antolatzen duela, eta Tamara Sastrek, elkarteko presidentak azaldu duenez, "artisau lan hau balioan jartzeaz gain, emakumeen arteko harremanak sortzeko baliagarria da". Izan ere, elkarteko farfailarien taldea gero beste topaketa batzuetan parte hartzen du ere. Hitzordua Kasino Zaharreko lorategietan izango da 10:00etatik 13:00era urriak 16an igandearekin. Eta eguraldi txarra egingo balu, Soroetako frontoira lekuz aldatuko lukete. 

Emakumeak zaintzeko ekintzak

Ikasturte honetan Ane Bayo prestatzailearen eskutik korri egiteko taldeak bere martxa hartua du dagoeneko. Baina horrez gain, Sustraitik Gozamenera taldearen eskutik Batukada Feminista ikastaro bat ere proposatuko dute hemendik aurrera, larunbatero 11:00-13:00 ordutegian. Izena emateko epea zabalik dago (sustraitikgozamenera@gmail.com)

Era berean, emakumeen emozioak zaintzeko ''Gure Emozioak Onartzen" tailerra antolatu du Emekik, Nerea Aguado adituarekin. Asteazkenero bilduko dira elkartean bertan urriaren 19tik aurrera. Baina Sastrek argitu duenez, plaza guztiak bete dira. "Gehienez 17 lagunentzako tokia genuen, tailer teoriko eta praktikoa denez, mugitzeko espazioa behar genuelako elkartean, eta ez dugu sobera". Halere, interes handia piztu du tailer honek, eta itxaron zerrenda bat ere bada dagoeneko. Aurrerantzean halako gehiago eskaintzeko asmotan.

Últimas noticias

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies