Podcast

Hango eta hemengo umeak San Juan plazan jolasean aritu dira hizkuntza eta jatorri ororen gaindi

Inko Manterola, Udaleku elkarteko hezitzailea


Hango eta hemengo umeak San Juan plazan jolasean aritu dira hizkuntza eta jatorri ororen gaindi

Bihotza berotzen duten ekimen horietako bat bizitu dute gaur Irungo San Juan plazan. Izan ere, ukrainar errefuxiatuen egoera latza ezker-eskuin nabarmentzen den honetan, afrikar jatorria duten migranteen egoerak bere horretan jarraitzen du. Irun eta Hendaia arteko mugan kontrol arrazistak salatu ditu Harrera Sareak, eta gaur 32 migrante bildu dira plazan bolondresen sareko kaleko bulegoan. Haien artean zenbait ume txiki baziren. Eta ez dute aspertzeko edo bizi duten egoeran pentsatzeko astirik ukan.

Hendaiako Udalekuko hiruzpalau urteko haurren bisita jaso baitute gaurkoan. Inko Manterola, Udaleku elkarteko hezitzaileak azaldu digunez, beharretan diren pertsonei laguntzen dieten beste pertsonen lanaren garrantzia ezagutu eta irakasten ari diete haurrei. Eta Harrera Sarea hurbiletik ezagutu eta sustengatzea ongi iruditu zaie oraingoan. Hala, eskulanez egindako 'Euskal Herria, Harrera Herria' dion oihal-mural bat ezarri dute plazan. Baina mezuetatik haratago, ekintzek balio handiagoa dute. Eta ume hendaiar hauek goiza eman dute plazan haien adin bereko migranteen seme-alabekin irri eta jolasean. "Mundu hoebago bat nahi dugu, eta beren herrietatik ihesean bizitza hobeago baten bila datozen pertsona guztiak lagundu eta onartu behar ditugula argi da, baina haurrek naturaltasun osoz egiten dute hori, elkarrekin jolasean, irri eta algara bizian, hizkuntza eta kulturen oztopo ororen gaindi", nabarmentzen du Manterolak.

Etorkizun hoebagorik bada, haurrek eraikita izango da, ala ez da izango.

 

Últimas noticias

‘Gure Zirkua’-k Hondarribian bildutako arrakasta Bidasoan gora errepikatzeko Beran izango da

Plaiaundi Hendaiarekin lotuko duen bidegorria ere, aurki egokituko dutela segurtatu du Irungo EAJk

Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Trantsizio ekologikoa erraztuko duen laborantxaz ariko dira Baleak elkartean ostegunean

Aitor Elexpuru: "Iazko suteen ondotik, Bidasoaldeko herrien arteko lankidetza azkartu egin da"

Aurrekontu Irekiak ekimenak bi egun hartu ditu eskualdeko herritarren bozkak aurrez-aurre biltzeko



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies