Podcast

Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan duen eraginaz zikloa antolatu du Parean elkarteak

Miren Lantz, Parean elkarteko kidea


Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan duen eraginaz zikloa antolatu du Parean elkarteak

Parean elkarteak 'Sustraietatik eraldatuz, berdintasuna errotzen' egitasmoari segida emateko, generoa haur literaturan hitzaldi zikloa antolatu du. Oraingo honetan idazleekin eta argitaletxeekin batera, haur eta gazte literaturak berdintasun arloan egin dezakeen ekarpenaz hausnartzeko gonbidapena egingo dute helduentzako bi solasaldi irekiekin, eta haurrei zuzendutako beste bi jarduerekin. 

Gauero lokartu aurretik haurrei irakurtzen dizkiegun ipuinak haien iruditegian eragiten dute, eta honek euren jokamoldeetan. Hau jakinik, Parean elkarteak genero eta berdintasun balioak lantzen dituzten ipuinen gida sortu zuen hastapen batean.

Duela bi urte, haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen ezagutzeko ikerketa egin zuen Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako Eguzkitza ikastetxeko liburutegian. Genero-ikuspegia abiapuntu hartuta, zenbait ondorio kezkagarri atera zituztela aipatu digu Miren Lantzek, Parean elkarteko kideak. "Mutil protagonistak askoz gehiago dira (%62an), ipuinen idazleak gizonak dira nagusiki (%65an) eta istorioek sarriegi estereotipo sexistak erreproduzitzen dituzte", dio. Gainera, aztertutako 4.000 ipuinen %13an baino ez dira ageri emakumeak zaintzan ez den bestelako rol batean, eta lan egiten agertu direnean, gehientsuenetan irakasle edo dendari lanetan baino ez. "Zaintzaren zama emakumeen esku ageri da liburu gehientsuenetan eta familia eredu nuklear eta tradizionala nagusi da oraindik, kultur aniztasuna ez da batere ageri haur literaturan", azaltzen du.

Azken hilabeteotan Irungo eta Hondarribiko udal liburutegietako langileekin aritu dira honen inguruan sentsibilizatzen, eta une honetan, Oiartzungo udal liburutegiko ipuinen azterketa egiten ari dira ere.

Baina Eguzkitza ikastetxeko ikerketa horren emaitzak eta ondorioak www.parean.eus atarian dituzue, baita gorago aipatu dugun ipuinen gidaliburua ere. Baina hausnarketa urrats bat harago eraman nahi izan dute orain. Eta ondorioak eskuartean, haur literaturaren industrian parte hartzen duten egile eta agente ezberdinekin zikloa antolatu dute.

- Maiatzaren 11an (18:30an) Donostiako Gros auzoan dagoen Tobbaco Days liburu dendan (Secundino Esnaola Kalea, 7an) haur literaturako Lur Gallastegi Zendegi idazlearekin solasaldia izango da.

- Maiatzaren 26an, Ainara Azpiazu "Axpi" euskal ilustratzaile, komikigile eta muralgilearekin marraztuz, haur eta gazte literaturan generoak joka dezakeen paperaren inguruan hausnartzeko ilustrazio saioa proposatzen diete 8 eta 13 urte arteko gazteei. Hitzordua Errenteriako Lekuona Fabrikan izango da, 17.30ean.

- Ekainaren 10an (17:30ean), Oiartzungo udal liburutegian, ipuin kontalari, musikoterapeuta, musika irakasle, eta aldi berean musikaria den Haizea Loira Matxiñenak “Berdintasunari konta eta kanta” saioa eskainiko du, 7 urtetik gorako haurrei eskainia.

- Ekainaren 21ean, Irungo CBA liburutegian argitaletxeen txanda izango da. Hitzordua 19.00tan izango da, eta Pamiela-Kalandrakako haur literaturako arduradun Carmen Elvira eta Alberdania argitaletxeko Jorge Giménez Bech gonbidatu dituzte hitzaldi baten ematera. 

Últimas noticias

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies