Podcast

Herriko emakumeen izenak ugaritzen doaz Hondarribian

Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta Berdintasun gaietarako udal ordezkaria


Herriko emakumeen izenak ugaritzen doaz Hondarribian

Emeki elkarteak abian jarri zuen herriko kale izendegian emakumeen presentzia handitzeko proiektua urratsak ematen doa. Portu auzoko Martxoak 8 edota Sare Konpontzaileen plazekin hasi ziren, baina zazpi plaza izendatzea adostu zuen emakumeen elkarteak Hondarribiko Udalarekin. Eta heldu den larunbatean Alde Zaharreko Denda kalean dauden izenik gabeko beste bi plaza ofizialduko dituzte, Agustiña Genua eta Petra Labordaren omenez.

Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta Berdintasun gaietarako udal ordezkariak azaldu digunez, proiektua bururatzeko gutxi falta zaie. Izan ere, ekainaren 21eko udalbatzan Portuan 'Itturriko plaza' gisa ezaguna dena Bienvenida Emazabel izendatzea onartuko dute. Madalen karrikako auzotarrekin adosten ari dira noiz eta nola aurkeztu, baina litekeena da uda honetan Barriotxinoko jaietan aurkeztea. Eta aurreikusitako zazpi plazak borobiltzeko, Mendeluko 'Los Planetas'eko Veronica Urkiola Lekuona plaza izango da azkena.

Baina momentuz, Denda kaleko bi plazetako plakak aurkezteko ekitaldi xumea antolatu dute heldu den larunbaterako, Agustiña Genuaren eta Petra Labordaren senideekin batera. Hitzordua Kultur Etxean eman dute, larunbatean, goizeko 11:00etan.

 

Últimas noticias

‘Gure Zirkua’-k Hondarribian bildutako arrakasta Bidasoan gora errepikatzeko Beran izango da

Plaiaundi Hendaiarekin lotuko duen bidegorria ere, aurki egokituko dutela segurtatu du Irungo EAJk

Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Trantsizio ekologikoa erraztuko duen laborantxaz ariko dira Baleak elkartean ostegunean

Aitor Elexpuru: "Iazko suteen ondotik, Bidasoaldeko herrien arteko lankidetza azkartu egin da"

Aurrekontu Irekiak ekimenak bi egun hartu ditu eskualdeko herritarren bozkak aurrez-aurre biltzeko



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies