Podcast

Hiribarne osoa hartuko du Hendaiako Sagarno Egunak larunbatean

Baleak elkarteko kideak


Hiribarne osoa hartuko du Hendaiako Sagarno Egunak larunbatean

Ekainaren 11n bere onera itzuliko da Hendaiako Sagarno Eguna. Baleak elkarteak antolatuta, baina Mintzaian, Entzun, Gure Ikastola, Txiki Txoko, Gaztelu Zahar, ACE, Zarpai Banda, Enbata gaztetxea, Alaiak, LAB sindikatua edota Bidasoa Etorkinekin bezalako herriko hainbat elkarterekin elgarlanean, berreskuratu ez ezik, indartu nahi izan dute aurten.

Bi urte izan dituzte ospatu gabe pandemiarengatik, eta formatoa bitan pentsatzeko aukera. Hala, postuak Errepublika plazan zentralizatu ordez, hau erdigune izango da, baina norbere elkarteko egoitza baliatuko du sagarnoa zerbitzatzeko. Horrela, Kaneta Portuko Enbata gaztetxetik hasi eta Komandanpasiko karrikan dagoen Zarpai Bandaren egoitzaraino zabalduko dute Sagarno Egunaren ospakizun eremua.

Ekitaldia 18:00etan hasiko bada ere, edalontzi, pintxo eta taloen txartelen salmenta 17:30etik goiti eginen dute Credite Agricole banketxearen aitzinean kokatuko duten xapitoan.

Antolatzaileek iragarri dutenez, bertako sagarrekin ekoiztutako sagarnoak emango dituzte dastatzera, Aramaioko Iturrieta eta Zornotzako Uxarte sagarnotegietakoak izan ezik, gainerako guziak Gipuzkoakoak eta Lapurdikoak. Eta horietariko batzuk eskualdekoak bertokoak. Ola (Irun), Ordozelai (Oiartzun), Zapirain eta Bereziartua (Astigarraga), Linddurrenborda (Lesaka), Antsoborlo (Hendaia), Beltzenia (Urruña), Camino Berri (Biriatu) eta Ihitia (Sara).

Bestalde, Odei Barroso eta Peñagarikano ariko dira bertsotan.

OHARRA: Orotara, 2.000 edalontzi prest ditu Baleak elkarteak, eta aitzinetik eskuratzeko Hendaiako Gure Ikastolako Irandatzen (asteartean), eta Gaztelu Zaharren ostegunean 16:15ean eskura daitezke bost eurotan.

 

Últimas noticias

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies