Podcast

Hondarribiko garbitzaileak 18 eguneko grebaldian sartu dira

Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko ordezkaria


Hondarribiko garbitzaileak 18 eguneko grebaldian sartu dira

Apirilaren 29an eta maiatzaren 4 eta 5ean egindako greba egunen ondotik, Hondarribiko udalarentzat lan egiten duten azpikontratako garbitzaileek 18 greba egun gehiago iragarri zituzten, maiatzaren 18tik ekainaren 3 bitartean. Eta negoziazioetan "inolako urratsik" eman ez denez, gaur ekin diote grebaldiari Loraitz haur eskola, Biteriko ikastetxean, udal liburutegia, Kasino Zaharra edota udal bulegoetan Eusko Jaurlaritzak agindutako zerbitzu minimoak eskainiz.

ELA sindikatuak salatu duenez, "ez Udalak, ez ISS enpresak, ez dute gatazka konpontzeko borondaterik agertu". Xabier Etxaniz sindikatuko ordezkariak nabarmendu duenez, "pandemia denboran hain esentziala izan den sektorearen hiru asteko grebaldi baten aurrean ez dira harremanetan jarri ere, ez dute txintik esan".

Enpresa eta udalaren artean

Diotenez, enpresa udalaren argi berdearen zain aurkitzen da negoziatzeko, baina udalak ez du garbikuntzako sektore maskulinizatuarekin 21 langile hauek pairatzen duten soldata arrakala ezabatzeko asmorik. "Beste herri batzuetan baino txikiagoa da alde hori, %6koa, eta Hondarribiko Udalak ekonomikoki erraz konpondu lezake nahi balu", kexu da Etxaniz.

Bestalde, 2011az geroztik berritu gabe duten KPIa bermatzen duen hitzarmena eguneratu nahi dute, eros ahalmenik gal ez dezaten. Halere, eurek aldarrikatzen duten udaletxeko langile izaerarekin "akordio tazito" bat ikusten du sindikatuak azpikontrataturiko langile hauekin, "udal langileek duten %2ko KPIaren eguneraketa onartu die langile hauei" dio, beraz, udaletxeko langile estimatzen dituzten heinean, haiei aplikatzen zaizkien baimen eta lizentzia berdinak edukitzea eskatzen dute. Era berean, 21 langile hauetatik 17k lan partzialtasunean ari dira, eta lan orduen kudekaeta efiziente batekin langile askoren jardunaldia osoa izan zitekeela uste dute.

Euren eskaerak justiziakoak direla defendatzen dute, eta hondarribitarren sustengua sentitzen dute. Aurreko grebaldian 300 sinadura bildu baitzituzten egun bakar batean.

Baina negoziazioak urtarrilaz geroztik blokatuak jarraitzen dute. Eta 18 greba egunekin batera, mobilizazioetara joko dute. Lehen egun honetan, goizean udaletxe aurrean ez ezik, arratsaldeko 18:00etan Euskaraldiaren batzarrean ere presente izango dira haien aldarrikapenak "Garbitzaileekin, ez belarriprest, ez ahobizi!" lelopean.

 

Últimas noticias

‘Gure Zirkua’-k Hondarribian bildutako arrakasta Bidasoan gora errepikatzeko Beran izango da

Plaiaundi Hendaiarekin lotuko duen bidegorria ere, aurki egokituko dutela segurtatu du Irungo EAJk

Gazteek ‘KONEKTA’ dezaten zerbitzua abian jarri du Martindozeneak

Trantsizio ekologikoa erraztuko duen laborantxaz ariko dira Baleak elkartean ostegunean

Aitor Elexpuru: "Iazko suteen ondotik, Bidasoaldeko herrien arteko lankidetza azkartu egin da"

Aurrekontu Irekiak ekimenak bi egun hartu ditu eskualdeko herritarren bozkak aurrez-aurre biltzeko



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies