Podcast

Iaz 1.000 gazte lagundu zituzten Ingurune Irekiko kale-hezitzaileek Irunen

Elene Lopez eta Raul Monferrer kale-hezitzaileak


Iaz 1.000 gazte lagundu zituzten Ingurune Irekiko kale-hezitzaileek Irunen

25 urte bete dituen zerbitzua Kabia Elkarteko sei kale hezitzaileek kudeatzen dute. Eta 11-17 urte bitarteko gazteekin lan egiten dute Irungo auzo desberdinetan, familia desegituratuetako edota bestelako zailtasunak dituzten nerabeei erreferenteak eskainiz, eta helduarora jauzia emateko bidean laguntzeko.

Irungo Udalak prebentzioko baliabide psiko-edukatiboen programak martxan jarriko ditu aurten ere. Haien artean, aurten 25 urte betetzen dituen Ingurune Irekiko Hezkuntza programa. 11 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta sei kale-hezitzailek zailtasunak dituzten edota familia desegituratuak dituzten haur eta nerabeengana hurbiltzen dira kalean, haiekin konfiantza lortu, eta euren jarraipena egin, lagundu eta bideratzeko.

Alvaro Cano, Elena Aycart, Miren Emezabal, Raul Monferrer, Beñat Urra y Elene Lopez dira hezitzaileak. Eta Lapitze auzoko Deskarga kalean dagoen eskola zaharra egoitza dutela, hiriko auzo guzietara bideratzen dituzte euren ahaleginak. Elene Lopezek dioenez, “kalean lan egiten dugu, gazteak biltzen diren guneetan, eta dinamika desberdinak proposatzen dizkiegu”. Horretarako baina, gazteen arreta eta konfiantza lortu beharra dute.

Zerbitzua 25 urte darama martxan, eta proiektu desberdinak aurrera eramaten dituzte eskolekin eta beste zerbitzu komunitarioekin lankidetzan. Baina zutabe nagusia kale-hezitzaileen eguneroko lana da. Raul Monferrer hezitzaileak aitortu digunez, pandemiaz geroztik talde txikiagoetan aritu dira, eta gaur egun teknologia berriek ere eragin handia dute gazteen harreman sozialetan. Horregatik, “etxetik gutxi ateratzen direnei tinbrera deitzen diegu, eta kalean sobera daudenen kasuan etxera eramaten diegu ere”. Gaur egun neranbezaroaren prozesua luzatzen ari dela diote adituek ere. Elene Lopezek dioenez, “gertatu ohi da zerbitzuaren erabiltze ohi bat 23 urterekin berriz guregana jotzea, ez dakielako bere bizitzarekin zer egin”. Eta haiei ere laguntzen diete. “Nerabezarotik helduarora jauzia handia da, eta ikasketak ondo daramatzatenak, eta inolako arazorik ez dutenen kasuan ez gara ohartzen, baina zailtasunetan diren askok laguntza behar dute aurrera egiteko”

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies