Podcast

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan (2021-12-01 16:13:47)

Junkal Eizagirre, Hiri Bultzadarako udal ordezkariarekin hitz egin dugu


Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Hainbat hilabeteko lanaren emaitza da ostiral hontatik aurrera Irungo hiriak abian jarriko duen gabonetako kanpaina komertziala. Udaleko Merkataritza Mahaian adostuta, Bidashop eta Mugan komertzianteen elkarteekin batera, eta dozenaka kultur eragile inplikatuz, «hilabete osoan zehar eta hiri osoan barrena» antolatutako «eguberri historikoa» lortu nahian dabiltza.

Tokiko ostatu eta dendariek urte osoko salmenten%40 inguru jokoan dute kanpaina honekin. Eta hargatik, Jose Antonio Santano alkateak kanpaina honen garrantzia oroitarazi nahi izan du. «Irun hiriak komertzio bizi duela erakutsi nahi dugu, eta pandemiak behartutako jokaera arduratsu eta neurri guztiekin, baina kanpoko bisitari ahal bezainbeste erakarri nahi ditugu», argitu du. Horretarako, iragarria zuten bezala, espainiar estatuko izotz pistarik handiena (1.000m2) Ficoban izango da martxan abenduaren 10etik urtarrilaren 16a arte, gabonak merkealdiekin lotuz. Eta dohako autobusa eskainiko dute Ficobatik hirigunera. Izan ere, izotz pista erosleak erakartzeko «amua» izan dadin nahi du Udalak, eta hirian zehar hamaika kultur hitzordu eta jarduera antolatu dituzte helburu berarekin.

Jarduera anitz, eta azken erosketetarako igandea

Sarjia parkean ‘Gabonetako herrixka’ antolatuko dute, eta Junkal Eizagirre Hiri Bultzadarako udal ordezkariak nabarmendu duenez, «Urantzu frontoiari segida emanez, haur eta gazteentzako joko, tailer eta errealitate birtualeko jarduerak izango dira, gurasoek erosketak egin bitartean txikienak han egon daitezen». Zabaltza plazan, aldiz, KM0 eguberrietako merkatua antolatuko dute. Eta Pio XII plazan haurrentzako txirrista (tobogan) erraldoia. Gainera merkatarien elkarteekin adostuta, abenduaren 18-19ko asteburuan kale animazio andana bat antolatuko dituzte hirierdian eta Txanaleta plazan, hilaren 19an, igandea izanagatik ere, dendak zabalik egongo baitira azken erosketak egin ahal izateko.

 

Últimas noticias

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies