Irun kulturanitza: « Dibertsitatean errespetua »

“Irun kulturanitza-Dibertsitatean errespetua” Proiektua, Irunen bizi diren etorkinei zuzendutako egitasmoa da. Irrati formakuntzen bitartez, gure artean bizi diren pertsona migranteak, herri hedabideetan parte hartze zuzena izateko aukerak eskaintzen dizkiegu. Azken bi urteak oso bereziak izan dira pandemiaren ondorioz. Horrek eragina izan du gure proiektu guztietan eta Antxeta Irratiaren, Antxeta2ren eta www.antxetamedia.eus programazioan bertan.

Hala ere, badakigu egoera berezira egokitzen, eta, ahalegin handiarekin, gure programazioari eta gure hainbat lan-ardatzen jarduera guztiei eutsi ahal diegu. Pausu Media elkartean, kultur aniztasun arloan urte askotako esperientzia dugu. Irrati uhinak erdigunean jartzen ditugu, gure bizilagun berrien lekukotasunak zabaltzeko. Herrialde ezberdinetatik etorritako emakume eta gizonen, kulturak, ohiturak eta istorioak partekatzeko tresna egokiena dela uste dugu. “Irun kulturanitza-Dibertsitatean errespetua” Irun-Hondarribiko helduen hezkuntza zentroen laguntzarekin aurrera eramango dugun egitasmoa da. Helduen hezkuntza zentroan ikasten ari diren, herrialde ezberdinetako 4 ikasleekin garatuko dugu. Egitasmo honetan, Bi irrati tailer eta lau irratsaio ekoiztuko ditugu. Honetaz gain, kultur aniztasunaren inguruko mahainguru bat antolatuko dugu.

Podcast

Solasaldia: “Diskurtso arrazistari aurre egiten” Xabier Aierdi (ZAS)

Solasaldia: “Diskurtso arrazistari aurre egiten” Xabier Aierdi (ZAS)


Solasaldia: “Diskurtso arrazistari aurre egiten”

Solasaldia: “Diskurtso arrazistari aurre egiten”


Irun kulturanitza: Sumon, Bangladesh (23urte)

Irun kulturanitza: Sumon, Bangladesh (23urte)


Irun kulturanitza: Fatimetu, Sahara (19 urte)

Irun kulturanitza: Fatimetu, Sahara (19 urte)


Irun kulturanitza: Driss, Marokiarra (32 urte)

Irun kulturanitza: Driss, Marokiarra (32 urte)


Irun kulturanitza: Abdhakim, Marokiarra (20 urte)

Irun kulturanitza: Abdhakim, Marokiarra (20 urte)




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies