08 Jun, 2022
Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietarako 140 jarduerako egitaraua aurkeztu du gaur Irungo Udalak. Horien erdia hiriko elkarteek antolatutakoak dira, eta nobedadeen artean dugu, aurten auzoetan kultur jarduera gehiago izango direla, eta Irungo Atsegiña elkarteko erraldoiak protagonista izango ditugula. Izan ere, 1922. urtean sortutako elkarteak bere mendeurrena ospatzen ari den honetan, 2019an herritar dirubilketa kanpaina bati esker zaharberritutako zortzi erraldoiak hiriko kaleetara aterako dituzte ekainaren 23tik 29ra egunero.
Bestalde, ekainaren 17an Urdanibia plazako txosnagunearen estreinekoan, hiriko dantza akademien ikasturte bukaerako ekitaldia antolatu dute. Udalak programa ahal bezain partehartzaileena proposatzen saiatu baita, eta Juncal Eizagirre zinegotziaren arabera, horren irudiko da elkarteen presentzia nabarmena. Betti Gotti elkarteak ekainaren 25ean antolatutako Koadrilen Eguna eta Ficobako Gozategi taldearen kontzertua da horren irudiko. Baina kontzertuei dagokienez, kartel entzutetsua bildu du aurten Udalak. La Mala Rodriguez, Macaco eta Varry Brava taldeekin.
Programazio osoa hemen sakatuz:
https://www.irun.org/eu/informazioa-gaika/sanmartzialak