Podcast

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Miren Etxebeste, Irungo Udaleko Berdintasun zinegotzia, eta Aitziber Iratzoki, Irungo Udaleko Berdintasun teknikaria


Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Irungo V. Udal Berdintasun Plana onduko duen genero indarkeriari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu berri dituzte. Lehen aldia da Udalak halako inkesta bat egiten duela, kuantitatiboki zein kualitatiboki ere. Izan ere, 16 urtez gorako 400 emakumeren artean egin dute, adin tarteen laginak errespetatuz eta ordubeteko inkesta telefonikoen bitartez.

Datu ugari bildu dituzte, eta berdintasun politikak garatzeko bide-orria izango den diagnostiko zehatza egin ahal izan dute horrela. Irungo emakumeek beren bizitzaren eremu guztietan biolentzia matxista pairatzen dutela ondorioztatu dute, izan kalean, lanean, eskolan zein etxean ere. Baina emakumeek beraiek “euren burua biktimatzat jotzeko eta biolentzia identifikatzeko dituzten zailtasunak” ere agerian utzi dituela aipatu digu Aitziber Iratzokik, Udaleko Berdintasun teknikariak.

Bestalde, lau inkestatuetatik hiru emakumek kalean beldur perzepzioa dutela aitortu duten bitartean, errealki indarkeria matxista kasuen %63an erasotzailea ezaguna dela, eta erasoak gehienbat etxeko eremu pribatuan eman ohi direla ondorioztatu dute.

Datu gordinei dagokienez, emakumeen %17ak aitortu du noizpait indarkeria fisikoa jasan duela bere bizitzan zehar. Eta 20-54 urtekoen erdiak pairatu du biolentzia matxista inoiz. Aldiz, oraindik ere erasoak salatzeko oztopoak anitzak direnez, salaketa kopuruak ez du errealitatea irudikatzen. Aitziber Iratzokik jazarpen psikologikoen kasuan epaile baten aurrean bereziki zaila dela nabarmendu du, eta “birbiktimizazioaren beldur direnez” emakumeen %21ak baizik ez ditu jasandako erasoak salatu du.

Alardea hizpide

Inkesta berritzailea izanik ere, Espainiako Genero Indarkeriaren Kontrako Itunetik eratorria da. Eta berez, Irungo datuek ez dute estatu mailakoekin alderatuta gorabehera handirik. Miren Etxebeste, Udaleko Berdintasun ordezkariak argitu du, aldiz, Irun hiriak badituela bi aldagai inkestan irudikatu ahal izan dituztenak. “Mugako hiria garen heinean, ausaz inkestatutakoen %15ak atzerriko jatorria duten emakumeak izan dira, eta emakume etorkin askoren egoera sozialak eta ekonomikoak ere badu eragin zuzena berdintasunari lotuta bizi duten errealitatean”, dio zinegotziak.

Bestalde, Alardearen gatazkak azken mende laurdenean Irunen “biolentzia matxista eta zenbait jarrera normalizatu” egin dituela nabarmendu du. Hala, inkestak zituen 27 galderetako azkenekoan, emakumeek Udalari nahi zutena libreki eskatu edo aldarrikatzeko aukera eman zaienean, Alardearen gaia azaldu da hainbat kasutan. “Bereziki 16-19 urte artekoek aipatu dute Alardearen problematikari berdintasunean aterabidea bilatu behar zaiola”, dio Etxebestek.

Hain justu, inkesta honen emaitza eta ondorioak Irungo Udalak aurten landuko duen hurrengo urteetarako V. Berdintasun Planean txertatu eta kontuan hartuak izateko helburua duela argitu du, baina betiere, “alderdi politiko eta eragile guztiekin adostuta beharko du”.

Últimas noticias

Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean

'Bixi Bizi' mantentzeko orientazio zerbitzuak 300 erabiltzaile osasuntsuago lortu ditu Hondarribian

Pandemian abiarazitako Irun Aurrera planaren helburuari bultzada berria emateko beste 20.000 bono

Biriatuko Ikastolak punta-puntako bertso saioa antolatu du, txikitasunetik handi amesten jarraitzeko

Integrazio gehiago lortzeko behar baldintzak eta irakasle postuak lortzeko sinadura bilketa egin dute Irandatz Kolegioan


Udazkeneko Euskaraldia arrakastatsua izan dadin lanean hasi dira dagoeneko Hondarribian 




Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies