Podcast

Irungo Harrera Sarea: «Gizarteak eta agintariek migranteen errealitatea normalizatu egin dute, ikusezin bilakatu»

Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko kidea


Irungo Harrera Sarea: «Gizarteak eta agintariek migranteen errealitatea normalizatu egin dute, ikusezin bilakatu»

2022 honetan iaz baino migratzaile gutxiagok zeharkatu dute Euskal Herria Europarako bidean. Irungo Harrera Sareak 4.000 lagun inguru jaso ditu. Aldiz, dublinatuen kopurua emendatu egin dela ohartarazi dute. 

Urtea Bidasoa ibaian bi hildakorekin hasi genuen eskualdean. Eta agintariek konpromisoa hartu zuten orduan, mugetako kontrolak arintzeko behar lekuan eskuhartuko zutela. Baina urtea joan da, eta aldaketarik ez da eman horretan. Ez Eusko Jaurlaritzaren partetik, ezta Irungo alkatearen aldetik ere Harrera Sarearen ustetan. Izan ere, "prefetarekin bildu badira ere, kontrolen ondorioz suertatzen den trafiko egoera eta hiria blokatzeatzen delako izan da, migrazioa ez dago agintarien mugetako arazoen eztabaidagaien artean", dio Harrera Sareko kide den Josune Mendigutxiak.

Gainerakoan, abenduko azken datuekin borobiltzear, 4.000 migratzaile inguru lagundu dituzte Irungo Harrera Saretik aurten. 2018ko udazkenean harrera egiten hasi zirenez geroztik 30.000 egiten ditu. "30.000 begirada, 30.000 historia, 30.000 tragedia", dio bolondresak, "baina hemen gauden bitartean bost minutuz bada ere maitasun eta goxotasun pixkat ematen segituko diegu". Izan ere, 2021eko datuekin alderatuta, Irunera iritsi diren migratzaileen kopurua apaldu bada ere, funtsean egoera ez da aldatu.

Azaldu digunez, "mugan kontrol arrazistak mantentzen dituzte, eta bestela beroan itzultzen dituzte. Bidasoa ibaia ahal duten moduan eta euren bizia arriskuan jarriz jarraitzen dute", dio Josunek. Eta Gurutze Gorriak Arretxe Gainako aterpetxean plazak soberan dituen arren kale gorrian uzten dituzten migranteak lagundu beharretan dira bolondresak berdin.

Dublinatu gehiago

Aldaketa bakarra, dublinatuen kopuruetan eman da. Europako legeen arabera, migratzaileek Europara sartu diren herrialdean behar dute eskatu asiloa. Hortaz, Irundik pasa izan diren hainbat migratzaile plazan topatzen dituzte hainbat hilabete geroago. Joan den astean bertan, Bordelen zortzi hilabete zeramatzan mutil bat agertu zen San Juan plazan berriz ere, muga trebeskatu eta zortzi hilabete geroago.

Zentzu honetan, Harrera Sarean kezkaturik daude, bosgarren negua dutelako honakoa, eta "egoera larria bada ere, larriena da migratzaileak guztiz ikusezinak bilakatu direla, dagoeneko jendeari ez dio harritzen plazan ikustea edo Bidasoa ibaia zeharkatzen ikustea".

Últimas noticias

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies