Podcast

Irungo jaietan larrialdiei erantzun azkarragoa emateko aplikazio informatiko berria martxan du Udaltzaingoak

Juanjo Aizpiolea udaltzainburua


Irungo jaietan larrialdiei erantzun azkarragoa emateko aplikazio informatiko berria martxan du Udaltzaingoak

Cristina Laborda, Udaltzaingo eta Hiri Segurtasunerako udal ordezkariak


Irungo jaietan larrialdiei erantzun azkarragoa emateko aplikazio informatiko berria martxan du Udaltzaingoak

San Pedro eta San Martzial jaietan dena ondo joan dadin, Irungo udaltzainak eginahaletan ariko da. Baliabideak bikoiztu egingo dituzte, eta ekainaren 23tik uztailaren 1era antolatuak diren 140 ekintzetan ez ezik, alardeek eta euren ensaioek suposatuko dituzten jende pilaketen aurrean, Babes Zibileko eta Larrialdiko Plana aktibatuko dute. Aldiz, aurten bidelagun berri bat izango dute euren jardunean. Geolokalizazio sistema erabiltzen duen aplikazio informatiko berria erabiliko dute.

Gainera, Irungo Udaltzaingoaren komisaldegitik mando bakarrean ariko dira, Udaltzaingoa ez ezik, Babes Zibila, Gurutze Gorria eta jaietan aktibatuko dituzten Osakidetzako osasun zerbitzuak ere elkarlanean aritzeko. Eta aplikazio berriak uneoro emango dien egoeraren eta suerta daitezkeen ezbeharren informazioaren arabera, erabakiak hartu eta azkarrago erantzuteko aukera emango die. Cristina Laborda, Udaltzaingoa eta Hiri Segurtasunerako udal ordezkariak azaldu duenez, "arrisku zerorik ez dago inoiz, baina garrantzitsuena erantzuna da. Eta aplikazio informatiko berri hau jauzi kualitatiboa izango da, baliabideak hobeto koordinatzeko". Izan ere, larrialdi bat aktibatzen denean erantzun egin behar da, eta horretarako planifikazioa giltzarri dela dio zinegotzi sozialistak.

Bi urtez jairik egon ondoan, "gogo handiak daude ondo pasatzeko" eta jakinaren gainean udaltzainak hilabeteak daramatzate planifikatzen.

 

Últimas noticias

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies