21 Mar, 2022
Irungo alkateari eta udalbatzako gainerako kideei eskatu diete alarde berdinzaleari harrera egin diezaiotela eta, “arkupean”, bandera emateko ekitaldian egon daitezela. Era berean, Alardearen mahai politikoa berriro biltzeko eskatu dute, botoa egiteko aukerak planteatu ahal izateko, betiere udalbatza osoak parte har dezan: ordua aldatuz edo bi alardeei bertan egoteko aukera emanez. Gainera, bi alardeekin elkarrizketarako bideak irekitzea proposatu dute, mahai politiko horretan akordioak lortzen direnean.