Podcast

Kasino Zaharraren ateak behingoz zabaldu ditzala exijitu dio Abotsanitzek udal gobernuari

Igor Enparan, Abotsanitz udal taldeko bozeramalea


Kasino Zaharraren ateak behingoz zabaldu ditzala exijitu dio Abotsanitzek udal gobernuari

Abotsanitz udal taldeak "era guztietako aitzakiak" leporatzen dizkio udal gobernuari adinekoen egoitzaren irekiera atzeratzeko. Izan ere, Kasino Zaharreko junta behin osatuta, izenpetuta beharko luketen eraikinaren lagapenerako eta dirulaguntzaren hitzarmenak idatziak ere ez daudela salatu du.

Hondarribiko Kasino Zaharra berehala irekitzeko exijitu dio udal gobernuari. Ez da aurreneko aldia. Izan ere, pandemia garaian itxi zen, eta egoera lasaitu zenez geroztik hainbatetan eskatu dute adinekoen zahartze aktiborako politiken erreferentziazko gunea den Kasino Zaharra berriz irekitzeko. Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak abuztuan emandako prentsaurrekoan iragarri zuen, urriaren lehenean irekiko zela. "Baina urria iritsi eta itxita jarraitzen du", dio Abotsanitzeko bozeramalea den Igor Enparanek. Bere ustetan, "udal gobernuak era guztietako aitzakiak jarri ditu, baina ezin du hirugarrenen eskuetan utzi udal zerbitzu bat dena". Zentzu horretan, udalak bihar bertan ireki dezakeela argudiatzen du. Kasino Zaharreko Juntak bertan antolatuko dituen jarduerekin erabat lotu gabe.

Gogoan hartu behar da, espazioa kudeatzen zuen Kasino Zaharreko juntak arazo sakona zuela udal gobernuaren arabera, eta hauteskunde partzialak egin behar zituztela argudiatu irekiera atzeratu egin zuten. "Hauteskundeak egin ziren, junta berria osatu zen, baina Kasino Zaharrak itxita jarraitu du", salatzen du oposizioko taldeak. Eta haratago doa bere salaketan: "iaz eskatu genuenetik zortzi hilabete galdu dituzte, larriena baita, dagoeneko idatzita eta sinatuta egon beharko luketen udal-instalazioaren erabilera-lagapenaren hitzarmena eta dirulaguntza -hitzarmena ez daudela eginak". Horrek Kasino Zaharreko juntakideak babesgabetasun egoeran uzten dituela diote.

Zahartze aktiborako politikak

Egoera honen aurrean, Hondarribiko Udalak adineko pertsonen zahartze aktiboarekin duen konpromisoa zalantzan jarri du Enparanek. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren 'Euskadi Lagunkoi' programarekin bat egin zuen udalak Maite Pelaez Gizarte Ongizate arloko ordezkari zen garaietan, iada 2013an. Eta 363 herritarrei galdezkatu ondoren, 2015ean zahartze aktiboari buruzko diagnostikoa ere egin zuen, ekintza plan bat bururaino eramateko helburuarekin. "Zenbait ekimen antolatu izan dira, beti minimoak bete ahal izateko, baina oraintxe bertan Kasino Zaharra itxita baldin badago, adinekoek ez dute erreferentziazko gunerik", dio Abotsanitzeko bozeramaleak.

Oroitarazi beharra dago, Kasino Zaharreko bazkide kopurua nabarmen apalagoa bada ere, berez, herrian dauden 65 urtez gorako 4.400 bat herritarren zerbitzura dagoela.

Últimas noticias

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies