Podcast

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Eva Montoya, Txingudi Ekoetxeko teknikaria


Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Ingurumenaren Munduko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da, eta horren harira, Plaiaundiko hezegunean dagoen Txingudi Ekoetxeak “gizartea kontzientziatu eta ekintzara” pasatzeko programazio berezia antolatu du hilabete osoan zehar. Jaitzubiko errekastoaren auzolan garbiketa antolatu dute ekainaren 11n.

Plaiaiundiko oasiaren altxorretaz gozatzeko jarduera andana bat antolatzen du Txingudi Ekoetxeak urtero. Sasoiaren arabera eta hegazti migratzaileen pasaia kontuan hartuta, besteak beste. Baina eskualdeko aparteko ingurumen arnasgunea izaki, sentsibilizatzeaz gain, herritarrek euren ekintzekin aldaketa klimatikoaren erronkan konponbidearen parte ere izan daitezkeela erakutsi nahi dute. Hala, ekainaren 5a, Ingurumenaren Munduko Eguna aitzakia hartuta, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen EAEko lau Ekoetxeetan programazio berezia proposatuko dute hilabete osoan zehar.

Bidasoaldean, aurreneko hitzordua igande honetan izango da, goizeko 11:00etan. Tximeleta edo pinpilinpausak klima aldaketaren bioadierazle gisa duten garrantzia ezagutzeko aukera emango dute. Eta Eva Montoyak, Txingudiko Ekoetxeko teknikariak dioenez, “Tximeleta efektua” hitz-jokoarekin izendatutako jarduerarekin, ekintza txikienak ere klima aldaketan eragin dezakeela irakatsi nahi diete haur eta familiei.

Ekainaren 11n, aldiz, 10:00etatik 12:00etara hondakinen garbiketa egingo dute Jaitzubiako errekastotik hasi (Txingudi Ikastola eta Jaitzubia zalditegiaren aldamenetik) eta Plaiaundiko ingurumen zentroraino. Erabilera bakarreko plastikoei buruz sentsibilizatu nahi dute bereziki. “Mikroplastikoek duten eraginaz ez gara jabetzen, baina kate-trofikoan amaitzen dute, itsasoetan, arraietan eta gure organismoan ere urtero kreditu txartel bat bezain beste irensten dugula diote adituek”, dio Montoyak. Ekintza honetarako, Txingudiko Zerbitzuak eta Ekopatruilak Irun taldearekin elkarlanean ariko dira. Eta bildutako hondakinen bereizketa egingo dute ekoetxean, txikientzako jolas eta beste batekin amaitzeko.

Azkenik, ekainaren 17ko eta 18ko asteburuan, bi esperientzia eskainiko dituzte. Ekainaren 17an, larunbata, 10:00etan, Jaitzubiatik ibilbide bat egingo dute denboran zeharreko bidaia zirkularra deiturikoa, “ekonomia zirkularra ardatz hartuta”. Eta ekainaren 18an, 11:00etan, ‘Txingudiko Enigmak yinkana’ egingo dute. Familiei zuzendutakoa da eta parte-hartzaileen probarekin klima aldaketak Txingudiko hezegunean eta antzeko ingurune naturalean dituen inpaktuak ezagutzera emango dute.

Jarduera guztiak kitorik dira, baina aldez aurretik izena eman beharra dago: www.ekoetxea.eus 

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies