Podcast

«Lanean hasteko prest daudenekin» elkarrizketa mahaia abendua baino lehen eratzeko eskatu du Jaizkibelek

Ane Lekuona, Jaizkibel konpainiako kidea


«Lanean hasteko prest daudenekin» elkarrizketa mahaia abendua baino lehen eratzeko eskatu du Jaizkibelek

Konpainia parekideak «positiboki» baloratu du aurtengo alardean emandako urratsak. Keinuen urtean, 26 urte ondotik Hondarribiko Udalaren borondatean aldaketa eman dela adierazi du konpainia parekideak.

Aurten ikuspegi instituzionalean aurrerapauso garrantzitsua eman dela uste Jaizkibelek. Bereziki udalarekin harremanetan, komunikazio bideak normalizatu egin direlako. Eta jaietan Jaizkibel konpainiak antolatutako ekintzetan udal gobernuak ere parte hartu duelako.

Halere, herrian alarde parekide baten kontra daudenak, berdintasunarekin arazo bat dutela agerian geratu dela uste du Ane Lekuona Jaizkibel konpainiako kideak. Izan ere, irailaren 3an Hondarribia Berdintasun Hiria Sariaren banaketan, “talde batek sarrerak erreserbatu egin zituen Itsas Etxea hutsik uzteko asmoz”. Hor ere, udal ordezkarien jarrera eskertu dute. «Jaizkibel herrian bakarrik dagoela irudikatu nahi zutenen aurrean, boikotaren aurrean, udalak ateak zabaldu egin zituen eta ekitaldia bete egin zen», argitu du

Dena dela, aurtengo alardean emandako urratsetatik haratago, eman beharrekoekin pentsatzen du Jaizkibelek. Elkarrizketa bideak ireki nahian, “konponbiderako mahai bat abendua baino lehen eratu dezala” eskatu diote Igor Enparan Araneta alkateari. Eta bertan parte hartu nahi ez duen eragilerik baldin badago, daudenekin aurrera egin dezala.

Zentzu honetan, Hondarribiko EAJren inmobilismoa ez zaio oharkabean pasa konpainia parekideari. Gogor salatu du alarde egunaren atarian talde jeltzaleak plazaratu zuen oharra. “Oso larria da konponbiderako urratsik emateko inolako borondaterik ez agertu izana, eta Gipuzkoa eta Hondarribiko EAJren iritzi eta jokaerak hain desberdinak izatea”, diote, Eider Mendoza diputatu nagusiak harrera egin ziela aintzat hartuta. 

Últimas noticias

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkarteak Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Este sitio web utiliza cookies para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Para desactivarlas puedes configurar adecuadamente tu navegador. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies. Política de Cookies